Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Elías Querejeta Zine Eskolak fokua jarriko du Andréi Tarkovskiren lezio galduetan

Elías Querejeta Zine Eskolak fokua jarriko du Andréi Tarkovskiren lezio galduetan

Abenduaren 6an izango da lehen saioa, Tabakaleran,

2017/11/29

Abenduaren 6an izango da lehen saioa, Tabakaleran, konbinatuko dituena, batetik, zinemagileak emandako ikasgai argitaragabeen lehen hautaketa baten entzunaldia, eta bestetik, haren obrarekin zerikusia duten beste esku-hartze artistiko batzuk

Ekitaldi horrek partaide izango ditu hauek: Andréi Tarkovskiren semea, Harkaitz Cano, Xabier Erkizia, Ángel Gutierrez, Menchu Gutiérrez, Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde, eta José Manuel Mouriño.

Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) berriro hartuko du bere programa publikoa datorren abenduaren 6an "Andréi Tarkovskiren lezio galduak #1"· jardunaldiarekin, Andréi Tarkovskik Sobietar Batasuneko hainbat lekutan 1975etik 1981era bitartean emandako ikasgaiak berreskuratzeko asmoa duen programaren lehen saioarekin. Ohiz kanpoko materiala da, ia 90 orduko soinu-grabazioz osatua, Masha Chugunovaren artxibo pertsonalean aurkitu dena, zeinak urtetan lagundu baitzion zinemagileari bere klaseetan eta hitzaldietan.

Berari funtsezko gaia irizten zion neurri berean, Tarkovskik bere ibilbidearen zati handi bat eskaini zion besteei laguntzeari berak zinema-artean funtsezkotzat jotzen zuenaren bilaketan eta ulerkuntzan. Bere filmen bidez egin zuen hori, baina baita modu espezifikoki didaktiko batez ere, irakasgaietan eta hitzaldietan, non zinema ikusten eta sortzen irakasten zuen. Nahiz eta haren idazki teorikoen traszendentzia, gaur egun, eztabaidaezina izan (pedagogikoak ziren, kasu askotan, eta partez bakarrik zabaldu ziren zenbait argitalpeni esker, hala nola Esculpir en el tiempo), ez da existitzen azterlan jakinik, zinemako maisu bezala egin zuen lanari heltzen dionik eta hori garbi erakusten duenik.

Artxibo hau Moskun berriki aurkitu izana abagune paregabea da hutsune hori zuzentzen saiatzeko. Hala ulertu dute bai Andréi Tarkovski Nazioarteko Institutuak bai EQZEk, zeintzuek, Europako beste erakunde batzuekin batera (VGIK eta Errusiako Zinemagileen Batasuna), abian jarri baitute proiektu zabal bat, aurreikusten duena antzinako grabazio haien edukia zaharberritzea, aztertzea eta hedatzea.

Jardunaldia Tabakalerako Z Aretoan egingo da goizez eta arratsaldez (10:30-14:00 eta 16:00-19:00) eta L'Argent (Robert Bresson, 1983) filmaren proekzioarekin osatuko da.

Proiektuaren metodologia

Hurrenez hurreneko topaketen bidez, bertaratzen den jendeak aukera aparta izango du Andréi Tarkovskiren zinema-ikasgaietan entzule gisa parte hartzeko. Saio horiek ez dira mugatuko erregistroak entzutera bakarrik. Nahiz eta zaharberritutako grabazioen edukiak ezarriko dituen topaketen ezaugarriak, topaketa horietako bakoitza esperientzia edo azterketa-kasu independente bat bezala formulatzen da. Horrela, proiektuak Tarkovskiren ikasgaietarako hurbilpen batzuk taxutuko ditu, zeintzuetan era askotako profesionalek, artistek eta espezialistek proposatuko baitituzte sobietar zinemagileak formulatutako ideien eta erlazioen analisi paraleloak.

Era berean, orain arte ezezaguna zen soinu material horren lagungarri, artxiboko beste dokumentu eta irudi argitaragabe asko erakutsiko eta analizatuko dira, zuzendariaren sorkuntza prozesua aletzen lagunduko dutenak. Helburua da lortzea ezagutzaren transmisioa erator dadin ez bakarrik grabazioen edukitik, baita ere entzunaldia kokatuta dagoen gertaeraren beraren bitartez.

Programa osatzen duten saioetatik lehena den honetan, 1977an SESBen Goi Mailako Zinematografia Ikastaroan emandako klasetan, bereziki azpimarratuko da haren lan hau: Ispilua (Zérkalo, 1975). Bertaratzen den jendeak zinemagileari entzun ahal izango dio film haren sorkuntza-prozesuaren zenbait alderdiri heltzen: proiektuaren sorrera, biografikoa izatearen ondorioak, aktoreekiko harremanak, gidoiaren idazkuntza… Gainera, Tarkovskik beste gai batzuei heltzen die, esaterako: artistaren erantzukizun etikoa; zinemagile ofizioaren zertzeladak, hurbileko beste arte batzuen bitartez aztertuak, hala nola margolaritza, literatura edo musika; berak miresten zituen beste zinemagile batzuen ezaugarri nagusietako batzuen analisia (hala nola Robert Bresson, Luis Buñuel, Aleksander Dovjenko eta Michelangelo Antonioni); eta zinema-lanetan errealitatearen eta fikzioaren artean dagoen harreman konplexua.

Lehen jardunaldiko egitaraua

Lehen topaketa honetan, Andréi Andréievich Tarkovski egongo da, zeina baita zinemagilearen semea eta haren izena daraman nazioarteko institutuko lehendakaria, eta bere iritzia emango du eta bere esperientzia kontatuko du bere aitaren bizitzaz eta obraz. Gainera, mintzagai izango ditu bera lehendakaria den institutuaren artxiboko funtsetako hainbat lan-material, lehenengo aldiz jendaurrean aztertu ahal izango direnak. Lagun izango ditu hauek: Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde arkitektoa, zeina baita arkitekturaren eta Andréi Tarkovskiren zinemaren arteko harremanak arakatzen dituen tesi baten egilea, eta ezarriko baititu zinemagileak espazio fisikoaren eta zinema-hizkuntzaren artean ezarri zituen elkarrizketa eta metafora posibleak, Ispilua filma gertatzen den dacharen plano baten bidez (landetxea), Tabakalerako Z aretoan kokatuta egongo baita; José Manuel Mouriño, saiakeragilea, zinemagilea, Tarkovski Institutuaren estatuko ordezkaria, eta berreskuratutako soinu erregistroen ikertzaileetako bat; Ángel Gutiérrez, Chejov antzerki taldearen zuzendaria, eta Tarkovskiren kolaboratzaile estua film beraren filmaketan; Menchu Gutiérrez, eleberrigilea, poeta, saiakeragilea, eta Joseph Brodskyren itzultzailea; Xabier Erkizia, musikaria eta soinu-artista, ikus-entzunezko instalazio bat sortu duena filmaren audio bandatik abiatuta; eta Harkaitz Cano, gidoigilea, saiakeragilea eta idazlea.

Jardunaldia osatzeko, L’Argent (1983) filmaren emanaldia izango da, Robert Bressonen filmografiako lanik ezagunenetako bat baita, zeinarekin frantziar zinemagileak zuzendari onenaren saria irabazi baitzuen Cannesko Zinema Jaialdian, 1983an; sari hori, hain zuzen, Bressonen zinemaren miresle Andréi Tarkovskiren Nostalgia (Nostalghia) filmarekin partekatu zuen.

Jardunaldiko egitaraua honela osatuta dago:

ANDRÉI TARKOVSKIREN LEZIO GALDUAK #1

JARDUNALDIA / LEHEN PARTEA (10:30 – 14:00) | Z ARETOA (TABAKALERA)

· 10:30 - 10:45 Aurkezpena: Carlos Muguiro (EQZEren zuzendaria), Andréi Andreievich Tarkovski eta José Manuel Mouriño.

· 10:45 - 11:15 "Bere garaian landetxea egon zen leku hutsa: Ispiluaren dacharen barrena". Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde.

· 11:15 - 12:15 Soinu artxiboen lehen partearen entzunaldia (Andréi Andreievich Tarkovski eta José Manuel Mouriñoren parte hartzearekin).

· 12:15 - 12:25 Atsedenaldia.

· 12:25 - 13:30 Soinu artxiboen bigarren partearen entzunaldia (Ángel Gutiérrezen parte hartzearekin).

· 13:30 - 13:55 “Ispiluen poesia”. Menchu Gutiérrez.

· 13:55 - 14:00 Lehen partearen itxiera.

JARDUNALDIA / BIGARREN PARTEA (16:00 – 19:00) | Z ARETOA (TABAKALERA)

· 16:00 - 16:05 Aurkezpena: Carlos Muguiro, Andréi Andreievich Tarkovski

· 16:05 - 16:30 “Kandela batentzako koreografia. Soinua eta Ispilua”. Xabier Erkizia.

· 16:30 - 17:20 Soinu artxiboen hirugarren partearen entzunaldia (Andréi Andreievich Tarkovski eta José Manuel Mouriñoren parte hartzearekin).

· 17:20 - 17:30 Atsedenaldia.

· 17:30 - 18:30 Soinu artxiboen laugarren partearen entzunaldia (Ángel Gutiérrezen parte hartzearekin).

· 18:30 - 18:55 “Gutun bat ispiluaren beste aldetik”. Harkaitz Cano.

· 18:55 - 19:00 Jardunaldiaren amaiera.

*** Oharra: Jardunaldian entzun ahal izango diren grabazioak 1977 urtean erregistratu ziren SESBen, Goi Mailako Zinematografia Ikastaroetan emandako klasetan.

ZINEMA – 1. ARETOA (TABAKALERA)

· 20:00 L'Argent (Robert Bresson, 1983), 83 min. JBGA

Z Aretoan sarrera librea izango da aforoa bete arte, baina proiektuaren lehen saio honetara joan nahi dutenek beren plaza erreserba dezakete, posta elektronikoko helbide honetan: info@zine-eskola.eus.

Elias Querejeta Zine Eskola nazioarteko zentro bat da, jarduera hauek dituena: pentsamendua, ikerketa, praktika esperimentala, eta berrikuntza pedagogikoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, EQZE gorpuzteko abiapuntu dira bere kontzeptualizazioan parte hartzen duten hiru eragileon ezagutza-esparruak: Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia, eta Tabakalera kultura-proiektua. Argibide gehiago: www.zine-eskola.eus.

  

1567