Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea TEK Altza-Intxaurrondo: autokontsumo energetikoranzko eta herritarren aurrezpeneranzko mugarria

TEK Altza-Intxaurrondo: autokontsumo energetikoranzko eta herritarren aurrezpeneranzko mugarria

Energia berriztagarriak sustatzeko ahaleginean, Altzako eta Intxaurrondoko 114 bizilagun beren energia-komunitatea ekainean inauguratzeko prestatzen ari dira.

2024/05/28
TEK Garbera

Altza-Intxaurrondo energia komunitateak aro berri baten hasiera markatzen du bi auzoetarako, energia berdea ekoizteko eta kontsumitzeko aukera eskainiz, zero kilometroan eta autokontsumo formatuan, eta kideen faktura elektrikoetan % 30eko aurrezpena aurreikusten da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bultzatutako ekimen honek eredu energetiko bidezkoago eta jasangarriago bateranzko aldaketa sustatzen du, eta herritarrak trantsizio energetikoaren erdigunean jartzen ditu, autonomia handiagoa eta energia-kontsumoaren gaineko kontrola emanez.

Jasangarritasun diputatu José Ignacio Asensiok ‘TEK Altza-Intxaurrondo’ energia komunitatearen instalazioak bisitatu ditu, Donostiako Udaleko Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotzi Ane Oyarbiderekin, Garbera merkataritza guneko gerente Nuria Vegasekin, Unibail Rodamco Westfieldeko Jasangarritasun Departamentuko buru José María Gonzálezekin eta Unibail Rodamco Westfieldeko zuzendari tekniko Harkaitz Ayarzarekin batera, energia komunitate horren aurrerapena ezagutzeko helburuarekin. TEKak energia garbia ekoizteko eta kontsumitzeko aukera ematen du, zero kilometrokoa eta autokontsumorako formatuan, jasangarritasunari eta kideen faktura elektrikoan % 30 aurrezteari lagunduz.

Energia-komunitate hori, Gipuzkoan abian jarritako lehenengo TEKa, Garberan dago, Feu Vert tailer mekanikoaren estalkian. Aurtengo ekainean hasiko da jardunean, eta Donostiako Altza eta Intxaurrondo auzoetako 114 herritarrek osatuko dute, okupazioaren % 100era iritsita. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Unibail-Rodamco-Westfield taldeak bultzatutako ekimen bat, Garbera merkataritza-guneko estalkiak doan laga dituena.

Beraz, Altza eta Intxaurrondo auzoek bat egiten dute bizilagunei onura sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak lortzeko aukera emango dien ekintza aitzindari batekin. Eredu hori mugarri bat da bidezko trantsizio energetikoa bilatzeko, eta ingurumena zaintzen laguntzen du, etorkizun iraunkorrago eta ekitatiboago bateranzko urratsa baita.

Ekimen honen helburua da Intxaurrondoko eta Altzako familiek energia elektrikoa sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarri bat eskuratu ahal izatea, etxeetan inolako obrarik edo instalaziorik egin behar izan gabe. Horretarako, 65 kW-eko potentzia eta 142 plaka fotovoltaiko instalatu dira, 433 m 2ko azalera erabilgarrian. Altza eta Intxaurrondoko 114 etxeri energia berdea, % 100 berriztagarria eta autokontsumo-erregimenean deskarbonizatua emango die. Nazio Batuen 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) aintzat hartuta, erkidego honek atmosferara 406 tona CO 2 isurtzea saihestuko du. Horren baliokidea 1.625 zuhaitz landatzea litzateke, eta karbono-hustutegi gisa jardungo luke 25 urtean.

Proiektu horren bidez, herritarrek rol aktiboa hartzen dute trantsizio energetikoaren prozesuan, komunitatea sortuz eta kultura energetiko berri bat sortuz, non pertsonek erabakiak hartzeko, aurrezteko eta ezagutzeko gaitasun handiagoa eskuratzen duten eredu tradizionaletan baino. Urrats bat, herritarrek energia garbia eta bidezko baldintza ekonomikoetan izateko duten gizarte-eskubidea gauzatzeko, eta aurrerapen bat, energiaren demokratizazioak kolektibo guztiak har ditzan, inor atzean utzi gabe bide horretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak hiru urte daramatza Gipuzkoan energia-komunitateen eraketa eta eguzki-plaken instalazioa sustatzen, energia-mendekotasuna murrizteko, berriztagarrien erabilera sustatzeko eta autokontsumoa bultzatzeko. Horretarako, Jasangarritasun Sailak 4,3 milioi euro baino gehiago bideratu ditu. Horri esker, Gipuzkoak herritarren 51 energia-komunitate ditu gaur egun, lurraldeko 41 udalerritan kokatuta, 7.000 familia baino gehiagori estaldura ematen dietenak. Energia berriztagarria, garbia eta 0 kilometrokoa, pertsonak erdigunean jartzen dituen energia soziala. Legegintzaldi honen amaieran, Gipuzkoako udalerri guztiek energia-komunitate bat izatea da Jasangarritasun Sailaren helburua.

  

1038