San Telmo eta Gordailuaren arteko lankidetza-hitzarmena
San Telmo eta Gordailuaren arteko lankidetza-hitzarmena
Gordailuak eta STMk ondarea ezagutarazteko eta zabaltzeko ekintzak batera egiteko konpromisoa hartu dute
Gordailuaren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmen berria bost ardatzetan oinarritzen da:
• STMk Gordailua eraikinean dituen bildumen gordailua arautzea.
• STMren lankidetza arautzea, Gordailuarekiko zehaztutako jarduteko ildo estrategikoei dagokienez.
• Erakusketa-eskaintzaren eta eskaintza horren haritik STMn egiten diren jardueren garapenean laguntzea.
• Herritarrei museo-zerbitzu modernoa eskaintzeko laguntza ematea, STM museo-sarearen erreferentziatzat sendotuta.
• Gipuzkoako Foru Aldundiak San Telmo Museoa, S.A. erakundeari aldi baterako erakusketak egiteko eta erakusketa horiekin lotutako jarduerak egiteko ematen dion diru-laguntzaren baldintzak arautzea.
Sinatutako hitzarmenaren edukiaren arabera, lankidetzarako gune berriak ezarri dira hainbat eremutan:
STMren bildumak, Gordailuaren instalazioetan sartzea eta instalazio horiek erabiltzea, eta STMk Gordailuaren estrategian parte hartzeko formulak.
STMren bildumak
• STMn ikusgai ez dauden bildumak Gordailuan gorde eta zainduko dira.
• STMk gordailuan utzitako bildumak kontserbatzeko eta kudeatzeko plan egokia prestatuko da, pieza horiek modu eraginkorrean eta koordinatuan erabiliko direla, zainduko direla eta pieza horien segurtasuna bermatzearren.
• Piezak identifikatzeko, katalogatzeko eta instalatzeko lanak ere Gordailuak eta STMk batera egingo dituzte, koordinatuta.
• STMk eta Gordailuak bilduma berriak eskuratzeko eta osatzeko baterako estrategia finkatzearren lan egingo dute.
GORDAILUAren instalazioak erabiltzea
• STMk izendatutako langileek Gordailuan sartzeko aukera izango dute, hitzarmen honekin lotura duten zereginak in situ egiteko.
• STMk toki bat izango du Gordailuaren bulego-eremuan, zeregin horiek bete ahal izateko.
• Izendatutako langileek gordailuan dauden piezak kokatzeko eta kontrolatzeko sistemetan sartzeko aukera izango dute, eta zaharberritzeko tailerrak ez ezik, gainerako instalazio komunak ere erabili ahal izango dituzte.
• Betiere Gordailuak ezarritako arauak bete beharko dituzte.
Baterako estrategia STMrentzat eta Gordailuarentzat
• Gordailuaren erakusketa-eskaintza STMren eskaintzarekin koordinatuko da, eta Museoaren laguntza ere izango du.
• STMren bilduma iraunkorrarekin lotutako erakusketak antolatzen badira Gordailuan, STMk lagundu egingo du antolaketa-lanetan.
• Gordailuak Gipuzkoako ondarea ezagutarazteko egiten dituen proiektu ibiltariak abiarazten lagundu eta parte hartuko du STMk.
• Gordailua eta STM elkarlanean arituko dira Gipuzkoako museo-sareari eta ondarean adituak direnei zuzendutako prestakuntzako eta aholkularitzako ekintzetan.
1459