Turislanen hirugarren edizioan 100 kontratu sinatu dira azokan bertan
Turislanen hirugarren edizioan 100 kontratu sinatu dira azokan bertan
2.200 bisitari inguru izan ditu.
300 lanpostu eskaini dira. Aurreko urteetan parte hartu zuten enpresen % 70ek aitortzen dute norbait kontratatu dutela urtean zehar.
Cruzado: «Aurten finkatu egin da azoka, eta Euskadi osorako jauzia eman du»
Aste honetan, Irunen, «Turislan» Turismoko Enpleguaren Euskadiko Azokaren hirugarren edizioa egin da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako azoka honek 2.200 bisitari inguru izan ditu. 50 erakusmahai inguruk parte hartu dute. Lantegi eta solasaldietan ere jende asko parte hartu du, eta 2.200 pertsona inguru bertaratu dira beraien curriculuma eskura entregatu eta, hala, langileak behar dituzten sektoreko profesionalak aurrez aurre ezagutzeko.
Turislan plataformaren bidez 300 lanpostu baino gehiago eskaini dira. Horretarako, 3.900 curriculum kudeatu dira guztira (eskura entregatutakoak eta birtualki plataforman entregatutakoak batuta), eta bi egunetan aldez aurretik hitzordua hartuta zuten 150 elkarrizketa egin dira, gehi azokan bertan espontaneoki eta hitzordurik gabe sortutako beste asko. Aurreikusten da 100 bat kontratu itxiko direla, baina, hala ere, parte hartu duten enpresei jarraipena egiteko protokolo bat aktibatu behar da, asko esan baitute kontratazioak datozen hilabeteetan egingo dituztela. Hortaz, establezimendu horien jarraipena egingo da berriz maiatza bukaeran.
Turismoko zuzendari Maite Cruzado pozik agertu da lortutako emaitzengatik eta sektoreak zein lan bila dabilen jendeak emandako erantzunagatik. «Datu oso onak dira, eta erakusten dute sektoreak bazegoela behar bat: horrelako azoka bat behar zuen, enplegu profesionala eta kalitatezkoa sortzeko, eta sektorea profesionalizatzeko, helmugaren kalitatea hobetuz. Aurten inoiz baino lanpostu gehiago eskaini dira, eta horrek garbi uzten du aurten Euskadi osorako jauzia eman duen azoka hau finkatzen ari dela», esan du zuzendariak.
DATUAK:
2200 BISITARI
50 ERAKUSMAHAI
300 LANPOSTU
3900 CURRICULUM KUDEATU
150 ELKARRIZKETA HITZORDUAREKIN
1.500 TOPAKETA AURREZ AURRE (HITZORDURIK GABE).
100 KONTRATU ITXITA AZOKAN BERTAN
Azokaren errepikapen indizea nahiko altua da, parte hartu duten enpresen % 45 errepikatzaileak izan baitira. Kualitatiboki, ekitaldiak jaso duen balorazioa ona eta oso ona artean dago, parte hartu duten enpresen % 85 baino gehiagorentzat. Eta gehienek, aurreko edizioetan parte hartu zuten enpresen % 70ek, aitortu dute norbait kontratatu zutela azokan parte hartu zuten urtean zehar.
Sektoreka, Gipuzkoako azpisektore turistiko askotako enpresek parte hartzen dute azokan. Erakusketari gehienak, 14, hotelen eta ostatuen sektorekoak dira; 10 enpleguaren sektorekoak; 8 ostalaritza eta merkataritzaren sektorekoak; 8 agentziak dira; 6 prestakuntzaren sektorekoak; eta 4 zerbitzu osagarrien sektorekoak. Azokan bertan, erakusketariek espazio bereiziak izango dituzte hautagaiei elkarrizketa pertsonalak giro lasaiago batean egiteko.
Gainera, lan bila dabiltzan pertsonei zuzendutako lantegi praktikoetan izandako parte-hartze altua azpimarratu behar da.
1562