Lurraldeko hogei bat industria-enpresek “0. Txosteneko” adierazle nagusiak aztertu dituzte
Lurraldeko hogei bat industria-enpresek “0. Txosteneko” adierazle nagusiak aztertu dituzte
Jardunaldi honen helburua klima-aldaketaren inpaktuen aurrean sektoreak duen erresilientzia hobetzea da.
Ingurumen Zuzendaritzak eta Naturkimak lan-jardunaldi bat egin dute industria-sektoreko 20 enpresarekin batera, sektoreari dagokionez eragin eta zaurgarritasun Txostenaren ondorioak aztertzeko.
José Ignacio Asensio: “klima-aldaketak berotzearen eraginak saihestu edo murriztera zuzendutako neurriak sustatzeko aukera berriak ere sortzen ditu, eta berrikuntzarako, lidergorako eta negoziorako aukera bihur daiteke enpresentzat”.
Ingurumeneko diputatu eta Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioko lehendakari José Ignacio Asensio, Ingurumeneko zuzendari Mónica Pedreirarekin eta Naturklimako zuzendari David Zabalarekin batera, gaur goizean Gipuzkoako industria-sektorearekin lehen lan-jardunaldian egin du, Gipuzkoako Klima-aldaketak Gipuzkoan duen Eraginari eta Zaurgarritasunari buruzko Txostenaren emaitzak aurkezteko.
“Gipuzkoako Klima Aldaketaren Eraginari eta Zaurgarritasunari buruzko Txostenak” klima-aldaketak Gipuzkoako ingurune naturalean eta lurraldeko 10 sektore sozioekonomikotan dituen eraginak aztertzen ditu. Haren helburua da etorkizunean egokitze-neurriak hartzea eta, hartara, lurraldearen zaurgarritasuna murriztea. Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak adierazi duenez, “Informazioa izatea funtsezkoa da Gipuzkoak aurrea hartu ahal izateko eta zaurgarritasuna murriztuko duten politikak aplikatzeko, klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna areagotuz. Politika klimatikoen kudeaketa egokiak baldintzatuko du, neurri handi batean, Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoa”.
Gaurko jardunaldian, industria sektoreko 20 bat empresa egon dira. Izan ere, industriak zeresan handia du berotze globalean, batez ere lehengai, ur eta energia asko kontsumitzen duelako eta berotegi-efektuko gasen emisio totalei egiten dien ekarpenagatik. Gipuzkoan, industriak eragiten du guztizko emisioen %18.
Klima-aldaketak industria-sektorean izango dituen eraginei dagokienez, hauek izan daitezke zuzenak: azpiegituran kalteak, garraio-etenak eta horniketa-kateak, baliabide edo lehengai jakin batzuen eskuragarritasun txikiagoa edota industria-prozesuetan aldaketak. Bestalde, zeharkako eraginetan, araudian aldaketak edo merkatuko eskariaren eraldaketa izan daitezke. Hala ere, Asensio foru-diputatuak azpimarratu du “inpaktuak ez direla negatiboak soilik, klima-aldaketak aukera eta eskaera berriak planteatzen dituela berotzearen inpaktuak saihesteko edo murrizteko, eta berrikuntza-, lidergo- eta negozio-aukera bihur daitekeela enpresentzat”.
Gainera, orain inoiz baino gehiago, COVI19 delakoaren ondoriozko osasun- eta ekonomia-krisian, Asensio diputatuak gaineratu duenez, “funtsezkoa da sektore guztien ekonomia suspertzeko planak, industriarena barne, ekologiaren ikuspegitik egitea. Ekonomia iraunkor eta klimaren aldetik neutro baterantz jo behar dugu, eta ekonomia eta industria suspertu, aldi berean krisi klimatikoari aurre egingo dion ikuspegitik, Itun Berdearen EUROPAK bultzatutako irizpideekin bat.
1412