Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Unibertsitateko gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko E-mprende lehiaketa abiarazi da

Unibertsitateko gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko E-mprende lehiaketa abiarazi da

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskadiko beste erakunde publiko eta unibertsitateekin batera, E-mprende lehiaketa abian jarri dute. Enpresa-simulazioko lehiaketa bat da, eta helburu du Euskadiko unibertsitate-erkidegoetan gaitasun ekintzailea indartzea.

Neska gazte ekintzailea.

18 urtetik gorako ikasleentzat da, baldin eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean edo Deustuko Unibertsitatean gradu edo graduondoko batean matrikulatuta badaude. Halaber, parte har dezakete Euskadiko egoiliarrek unibertsitate-ikasketak beste unibertsitate batzuetan egiten badituzte.
Izena emateko epea irekita egongo da urriaren 3tik azaroaren 1era.
Gestionetek garatutako lehiaketak hiru fase bereizten ditu. Lehenengoa urriaren 17tik azaroaren 11ra egingo da. Partaide guztientzat izango da, eta hainbat online plataforma erabiliz ahalmen ekintzailea neurtu ahal izango dute.
Bigarren fasea ere online gauzatuko da azaroaren 14tik 24ra eta 100 pertsonak parte hartuko dute. Aurreko fasean puntu gehienak lortu dituztenak izango dira.
Hirugarren fasea finala izango da. Abenduaren 1ean gauzatuko da aurrez aurre, eta diplomak nahiz sariak (3.000 euro, 2.000 euro eta 1.000 euro) entregatuko dira.
Ekimenaren barruan dago ekintzailetzari buruzko hitzaldia SPRI taldeko, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako eta hiru unibertsitate laguntzaileetako hizlariekin
 

  

3612