Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 27 Ikastetxeek Rezink Refugees proiektuan parte hartuko dute errefuxiatuen krisiaz sentsibilizatzeko

27 Ikastetxeek Rezink Refugees proiektuan parte hartuko dute errefuxiatuen krisiaz sentsibilizatzeko

Proiektua urtarrialren 30etik aurrera burutuko da ikastetxeetan, Gandhiren heriotza-datarekin bat eginik

Fernando San Martin Kooperazio Zuzendariak, Elsa Fuente UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Koordinatzaileak eta Ana Alcover Rezink Refugees proiektuaren Zuzendariak Gipuzkoako 27 ikastetxetan gauzatuko den ekimena aurkeztu dute, haur errefuxiatu eta migratzaileen krisiaren inguruan sentsibilizatu eta hezitzearen helburuarekin eta Donostian 2016.eko otsailean antolatutako Pintxo Pote Solidarioaren bigarren fase modura.

Proiektua urtarrialren 30etik aurrera burutuko da ikastetxeetan, Gandhiren heriotza-datarekin bat eginik eta Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko Eskola Eguna dela eta. 

Proiektuan parte hartzea erabaki duten ikastetxeek UNICEFen materiala jasoko dute 10-12 urte bitarteko haurrei ume errefuxiatu eta migratzaileen egoera eta egunerokotasuna azaltzeko xedeaz. Euren cuprocking-a egiteko materiala ere jasoko dute ikastetxeek, euren sormen artistikoak egiteko burdin-hesiak mihise baililtzan erabiltzen dituen kale-arte modu nahiko ezezaguna. Andy Cuprock, Sidneyn lanean dabilen artistak umeak latak eta botilak burdin-hesietako zuloetan jartzen ikusi zituen eta plastikozko edalontziek berau egiteko forma geometriko egokia zutela pentsatu zuen, burdin hesiak milaka pertsona errefuxiatu harrapatzen dituzten sinbolo izanik.

Munduan pertsona errefuxiatu eta migratzaileek bizi duten egoera geletan lantzean datza, batik bat Siriako umeetan abiapuntua jarriz eta ikasleek beronen inguruan dituzten hausnarketetan oinarrituz. Horretarako, UNICEF Hezkuntza programako materiala jartzen da euren esku, “Maitagarririk gabeko ipuinak” ariketa konkretuki, gelan ikusteko 3 ikus-entzunezko laburmetraia biltzen dituena. Berauetako bakoitzak Siriako ume baten istorioa kontatzen du marrazki bizidunen bitartez eta euren jatorrizko lurraldeetan gertatutako gudaren ondorioz hasi behar izan duten bidaia esperientzia kontatzen dute. Grabazioaren amaieran, istorioaren benetako protagonistak agertzen dira euren sentipenen berri emanez. Modu honetan, enpatia, eskuzabaltasuna eta haurren eskubideak geletan lan egitera bultzatzen ditu ikasleak. 

“Maitagarririk gabeko ipuinak” landu ostean eta ikus daitekeen ekimen sinboliko modura, proiektuaren hurrengo fasea haur errefuxiatu baten aurpegia egitean datza, ikastetxeetara helarazi den materiala erabiliz, Rezink agentziak gauzatutako sare eta edalontziak erabiliz. Burdin-hesi itxura duen sarea edozein hormatan jar daiteke eta edalontziak jartzeko prozesuaren pausuak jarraituz, ume errefuxiatu baten irudia sortuko dute sarean.

Proiektu honen bultzatzaileek gogorarazi dutenez, 2015.urtean Europan 235 kilometro burdin-hesi altxatu ziren; eta Mediterraneo itsasoan 2015ean ia 4.000 pertsona errefuxiatu hil dira. 2015-2016 urte bitartean Europara 50.000 adintxikiko iritsi dira eta berauetatik 10.000 desagertu eta 770 hil dira. Haurren %90 bakarrik bidaiatzen dute eta beraz, arrisku gehiago jasateko arriskua dute.

Fernando San Martin Kooperazio Zuzendariak salatu egin du “Europako instituzioen gaitasunik eza krisi honi aurre egiterako orduan. Drama politiko, erlijioso social eta batez ere giza-drama bat da. Gizarte zibila pertsonei harrera egiteko prest egon bai baina pertsona horiek ez dira ailegatzen eta ezbehar hau gure egunerokotasuneko bilakatzeko arriskua daukagu. Burdin hesi horiek Europako lotsa dira egun”. Horregatik, ekimen honen garrantzia azpimarratu du “bizi dugun ezbehar hau ez ahazteko eta haurrak beronen kontzientzia izan dezaten etorkizunean berau ekiditeko ekintzak aurrera eramateko”.

Bere aldetik, Elsa Fuente UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileak azpimarratu du “esfortzu gehiago beharrezkoak dira haur errefuxiatu eta migratzaileak toki seguru eta duinetan egotea bermatzeko. UNICEFek berriz ere esaten du mugen ixteak harrapatutako haurrak arrisku gehiagotara azaltzen dituela eta ardura berezia daukagu bakarrik dauden edo euren familiarengandik urrun dauden umeekiko, Europako erantzun koordinatua behar dutelako, oraintsuko sistemek ez baitituzte babesten. Ez dago arrazoirik sufrimendua justifikatzen duenik eta ezin gara geldirik gelditu krisi honen aurrean”.

Asmoa da ekimen hau beste probintzia eta autonomia erkidego batzuetan ere burutzea UNICEFek duen hezkuntza sarearen bitartez.

 

  

1773