UPV/EHUk eta Gipuzkoako Diputazioak IkasLagun programa bultzatu dute, babes egoitzetako haurrei ikasketetan errefortzua eskaintzeko

Unibertsitateko ikasle boluntarioek haur horien errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen dute
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, ekimen aitzindari bat bultzatzeko: hezkuntzan aukera berdintasuna indartzeko unibertsitateko boluntarioen IkasLagun programa. Programa horrek errefortzu akademikoa eskaintzen die Gipuzkoako babes sistemaren harrera jasotzen duten haurrei, eta bereziki egoitzetan daudenei, UPV/EHUko ikasleen borondatezko lanaren bidez.
IkasLagun programaren jatorrian UPV/EHUren beste programa aitzindari bat dago: Arrakasta programa, ekimen aitzindari bat, baldintza egokiak sortu nahi dituena, haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko eta gizarte inklusioko sistemetan dauden gazteak unibertsitatera sar daitezen eta goi mailako ikasketak arrakastaz egiteko aukera izan dezaten. Arrakasta programa Gipuzkoan jarri zen martxan, UPV/EHUko Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Garaian Taldean egin zen doktorego tesi batetik abiatuta. Gaur egun programa martxan da Bizkaian eta Araban ere.
IkasLagun programak, ordea, badu beste erronka bat: babes sistemaren barruan dauden haur eta nerabe gehiago iristea unibertsitatera edo prestakuntza ibilbide luzeago bat egitea. Garaian taldea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren harrera atalarekin batera, programa bat diseinatzen hasi zen orain dela hiru urte, kolektibo horren hezkuntza aukeretan hautemandako desberdintasunak murrizten laguntzeko, babes baliabideetan tutoretzapean zeuden haurrei banan-banako errefortzu akademikoa eskainita. Programa 2018-2019 ikasturtean jarri zen martxan Gipuzkoan, eta aldi hartan, 32 ikaslagunek 28 haurri eskaini zieten errefortzua. Ekimen pilotu haren ondoren, agerian geratu zen onura asko zeudela irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren hiru elementu nagusietarako. Lehenik eta behin, haurrek beren errendimendu akademikoa hobetu, eta babes sarea handitu dezakete. Bestalde, UPV/EHUko ikasleek gaitasun pertsonalak, akademikoak eta sozialak eskuratzen dituzte, eta etorkizuneko lanbidean hobeto aritzeko baliagarriak izango zaizkien errealitate berriak deskubritzen dituzte, eta programak hezkuntza berdintasuna bermatzen laguntzen du. Bukatzeko, egoitzetako hezitzaileen taldeek laguntza jasotzen dute, zentroetako haurren laguntza akademikoaren arloan.
2019-2020 ikasturtean, IkasLagun abian jarri zen Gipuzkoako 12 babes baliabidetako 64 haurrekin eta 64 boluntariorekin, eta beste 54 ordezkok eman zuten izena (UPV/EHUko 150 ikaslek baino gehiagok programan parte hartzeko interesa agertu zuten). Martxoan, pandemia iristean, programa geratu egin zen, baina bi ekimen egin ziren haurren eta ikaslagunen arteko lotura eta harremana mantentzeko: Ikaslagun posta eta bideoak.
Aurtengo ikasturtean (2020-2021), 13 babes egoitzetan dauden haurren kopuru berberak 61 boluntarioren errefortzua jasoko du, bai modu presentzialean, bai online.
UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak orain dela gutxi sinatutako lankidetza hitzarmenak programa sendotzen lagunduko du. Hala, UPV/EHUn bulego tekniko bat eratuko da, programa antolatzeko eta kudeatzeko Diputazioarekin koordinatuta; eta foru erakundeak, bere aldetik, IkasLagunen inplikatutako barne zerbitzuak koordinatuko ditu, eta oinarrizko prestakuntza eskainiko die ikasle parte hartzaileei. Bestalde, ikasleek konpromisoa hartuko dute astero bi orduz dagokien haurrari errefortzu akademiko eskaintzeko, eta trukean aukera askeko 3 kreditu aitortu, eta lekualdaketen gastuak ordainduko zaizkie.
Bere hitzaldian, UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuarekin duen konpromisoa eskertu du, baita euskal unibertsitate publikoaren zeregina inklusio politiketan azpimarratu ere: “Goi mailako hezkuntza proiektu bat garatu nahi duten pertsona guztiei irekitako unibertsitatea gara, hau da, gabezia ekonomikoek ezin dute ahalmen hori ito eta bidea itxi. UPV/EHU inklusio politiketako eragile aktibo bihurtu da. Eta bagara era partehartzaile batean: gure ikasleak IkasLagun programaren bidez egiten ari diren lanak aitortza eta esker ona merezi du”
Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, UPV/EHUrekin sinatutako hitzarmena aintzat hartu du, tresna “eraginkor eta aitzindaria” sustatzen baitu, Diputazioak babestutako “adin txikikoen prestakuntza eta hezkuntza areagotzen” laguntzen duen tresna hain zuzen. “Haurrak babesteko sistema indartzen jarraituko dugu, ikuspegi komunitario batetik, ume guztiek, aukera berdintasuna eta hezkuntza inklusioa oinarri hartuta, beren etorkizuna bideratzea nahi dugulako. IkasLagunen bitartez, unibertsitateko ikasleek denbora eskaintzen dute eta adin txikikoen prestakuntza sendotzen dute, pedagogia eta bizipenen arloetan haurren erreferente bihurtuz”, adierazi du Olanok. Diputatu nagusiak unibertsitateari eta programako parte hartzaileei eskertu die “gizarte moduan Gipuzkoa berdinago baten aldeko” konpromisoa.

1751