Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotuko dituen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 28an, astelehena, hasiko dela iragarri du Azahara Domínguez diputatuak
Volver Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotuko dituen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 28an, astelehena, hasiko dela iragarri du Azahara Domínguez diputatuak
Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotuko dituen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 28an, astelehena, hasiko dela iragarri du Azahara Domínguez diputatuak
Linea honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia, Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du, eta prezioa honakoa izango da: 1,37 euro MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat, 1,80 euro MUGI anonimoarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 euro eskudirutan ordaintzen dutenentzat.

Azahara Domínguez, Mikel Serrano eta Leire Artola alkateekin
Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotuko duen Lurraldebuseko línea berria (GO07), datorren apirilaren 28an, astelehena, jarriko da abian, Aste Santuko oporretatik bueltan. Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eman du horren berri, Mikel Serrano eta Leire Artola, Zumarraga eta Beasaingo alkateak, hurrenez hurren. Prentsaurrekoa baino lehen, diputatuak linea berri honen proiektua aurkeztu die hiru alkateei. Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, azkenean ezin izan du prentsaurrekora etorri.
"Linea hau, hasiera batean, Goierriri zerbitzua emateko pentsatuta zegoen, baina Urola Garaiarekiko lotura ere hobetzeko aukera ezin hobea zela ikusi genuen, eta horregatik erabaki da linea Zumarragatik hasi eta Zumarragara iristea, eskualde honetako burua baita", zehaztu du diputatuak.
Azaldu duenez, linea berria 6:15etik 21:15era bitartean egongo da martxan Zumarragatik Donostiara eta 6:45etatik 21:45tara beste norantzan astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzean, eta larunbatetan eta igandeetan, berriz, 8:15etik 22:15era bitartean Donostiara bidean eta 8:45ti 22:45etara Zumarragaruntz, bi ordutik behin. "Ordutegiak egokitu ditugu, autobus honetan ibili nahi duten Legazpiko pertsonek modu eroso, arin eta, MUGI txartelarekin ordaintzen badute, doan transbordatzeko aukera izan dezaten, orain arte ez zuten konexioa ziurtatuz", adierazi du Azahara Domínguezek, eta gaineratu du "beharrezkotzat jotzen bada, eskualde horietako udalerriekin Lurraldebuseko beste zerbitzu batzuen ordutegia aldatzea aztertuko dela, herri horiek autobus berri horretara errazago iristeko".
Ordu eta laurdeneko ibilbidea
Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da eta geldialdiak egingo ditu Beasaingo tren geltokian, Ordiziako tren geltokian (biak igoerakoak bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaitsierakoak bakarrik). Gipuzkoako hiriburuan, autobusa Ibaeta auzotik sartuko da, bertan UPV/EHUko Psikologia Fakultatean geldituko da, esklaboetan, eta autobus geltokian amaituko du bidaia. Kontrako noranzkoan, autobusak geltoki berdinak egingo ditu Donostian, Tolosara iristeko (Rondilla kalea) non jendea autobusera baino ezin izango den sartu, ez jaitsi; Ordiziatik (Garagartza plaza) igaro, Beasainen gelditu (Zelaeta Berri plaza) eta Zumarragako tren geltokian amaituko du zerbitzua.
Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du, eta erabiltzaileentzako prezioa, gaur egun indarrean dauden tarifa eta deskontuak kontuan hartuta, 1,37 eurokoa izango da MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat, 1,80 eurokoa MUGI anonimoarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 eurokoa eskudirutan ordaintzen dutenentzat. 12 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira. Gainera, MUGIren erabiltzaileek sistema horren abantaila eta hobari guztiak izango dituzte
Apustu estrategikoa
Diputatuak gogorarazi duenez, línea berri hau bere departamentuaren "apustu estrategikoetako bat" da, eta "goierritarren aldarrikapen historiko bati erantzuteko eta, bide batez, Urola Garaiko konexioak hobetzeko sortu da. Gainera, bidezkoa zen eskualde horiek Donostiako erdigunearekin eta alderantziz errepide bidezko garraio publikoko konexioa izatea". "Horrela, Gipuzkoako herritarren zati handi baten aldarrikapen historikoari erantzuten diogu berriro", nabarmendu du. "Linea berri hau ehunka pertsonaren mugikortasunean mugarri izango da, batez ere ikasleena eta langileena. Linea honi esker, zerbitzu jasangarri, eroso, seguru, irisgarri eta lehiakor batekin erantzungo diegu pertsona hauei guztiei. Baina ez hori bakarrik. Gainera, aukera paregabea izango da hain metatuta dagoen N-I errepidetik ibilgailuak ateratzeko. Linea berri hau abian jartzeak jauzi kualitatibo handia ekarriko du Gipuzkoako mugikortasun jasangarrian; izan ere, urte eta lan askoren ondoren, Lurraldebus eskualde guztietara iritsiko da, eta, beraz, Gipuzkoa askoz kohesionatuago egongo da. Lanean jarraituko dugu gure herritarren benetako premiei erantzuteko eta ibilgailu pribatuaren beharrik gabe beren bizi-proiektua garatu ahal izateko”, amaitu du.
7313