Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kostak bere turismo eskaintza aurkeztuko du Explore San Sebastian Region turismo bulegoan

Urola Kostak bere turismo eskaintza aurkeztuko du Explore San Sebastian Region turismo bulegoan

Kosta Gastronomika ekimen berriak esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta eskaintzen du

Maiatzean tokiko izaerari eta itsas tradizioari loturako hainbat ekitaldi egingo dira: antxoa eguna (Getarian), Arrantzale eguna (Getaria), Landare azoka (Aia), San Telmo jaiak (Zumaia), Danbolin fest (Orio) eta Munduko Surf Txapelketa (Zarautz).

Kosta Gastronomika ekimen berriak esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta  eskaintzen du: Getariako upaltegietara bisita, Orion bisigua nola egiten den ezagutzea, flyseko olagarroa nola bizi den ikustea, Zarauzko merkatuan antolatu diren tailer gastronomikoetan parte hartzea eta Aiako gaztak nola egiten diren ezagutzea.

 

“Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde” ekimenaren barruan, gaur Urola Kosta eskualdea aurkeztu da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan. Aurkezpenean izan dira Igor Iturain, Urola Kostako Mankomunitateko presidentea, Esther Facchin, Zarauzko Turismo arduraduna eta Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria.

Ekimen honen bidez, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie bai gipuzkoarrei, bereziki donostiarrei, bai eta lurraldea bisitatzen duten turistei ere.

Ostiraletik aurrera, aste osoan egongo da Urola Kosta San Sebastian Region bulegoan, bisitarien eskura jarriz eskualdeak duen eskaintza oparoa.

Asko dira bailara honetan bisita daitezken bazterrak: hirigune historikoak, interes artistikoko guneak, museoak, kostaldea, Geoparkea, Pagoetako parke naturala Aian edota Getariako Balenciaga Museoa. Asko dira urtean zehar egiten diren jai, ekitaldi eta ospakizunak. Tokiko izaerari eta itsas tradizioari loturako hainbat ekitaldi ditugu maiatzean Urola Kostako eskualdean:

  • Munduko Surf Txapelketa (Zarautz), apirilaren 19tik 23ra.
  • Landare azoka (Aian), apirilaren 29-an eta 30-ean.
  • Antxoa eguna (Getarian), maiatzaren 5ean
  • Arrantzale eguna (Getaria), maiatzaren 7an.
  • San Telmo jaiak (Zumaia), arrantzale tradizioaren loturiko jaien ospakizuna, apirilaren 22tik 24ra eta apirilaren 29tik maiatzaren 1era.
  • Danbolin fest (Orio), maiatzak 13

Kosta Gastronomikaren eskaintza, eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da; mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta. PARRILLA  da eskualdearen enbaxadore nagusia. Honetaz gain, herri bakoitzak ere badu berea: Getariak,  txakolina;  Oriok, bisigua; Zarautzek merkatua;  Aiak, gazta eta Zumaiak, flyscheko olagarroa.

Baina, Kosta Gastronomika ekimenak produktuak eskaintzeaz gain, esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta ere eskaintzen du: Getariako upaltegietara bisita, Orion bisigua nola egiten den ezagutzea, flyseko olagarroa nola bizi den ikustea, Zarauzko merkatuan antolatu diren tailer gastronomikoetan parte hartzea eta Aiako gaztak nola egiten diren ezagutzea.

“Eskualdeen Txokoarekin Donostiako publikoa mugiarazi nahi dugu lurraldearen gainerako lekuetara. Gipuzkoako eskualdeek eta herriek ahalegin handia egin dute hamarkada hauetan, eta oso emaitza interesgarriak eta baliabide erakargarriak lortu dituzte. Urola Kosta eskualdeak hondartzaz gain, gauza pila eskaintzen du eta merezi du bisita egin eta ezagutzea” esan du Maite Cruzado Turismoko foru zuzendariak.

Cruzadoren arabera, garrantzitsua da gipuzkoarrok gure herri eta hiriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, eta, orobat, gure lurraldera iristen diren turista fluxuak gero eta orekatuagoak izan daitezen laguntzea; helburua, azken finean, hori da: turistek Donostia lurraldearekin lotutako hiritzat hartzea, eta gure lurraldeak egun batzuetako bisita merezi duela ikusaraztea.   

Eranskinak:

  

1713