Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Abian da Urretxu, Zumarraga eta Aldundiaren itsas edukiontzietan entsegu lokalak egokitzeko proiektu pilotoa

Abian da Urretxu, Zumarraga eta Aldundiaren itsas edukiontzietan entsegu lokalak egokitzeko proiektu pilotoa

Aldundiak bere egokitasuna probatu nahi du, lurralde osora zabaltzeko

2017/10/05

Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak eta Urretxu eta Zumarragako udalek hitzarmen bat izenpetu dute “Entsegu Lokalen” proiektu pilotoa martxan jatzeko. Ekimen hau musika taldeei zuzenduta dago eta batez ere gazteei. Hitzarmena izenpetu dute Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak eta Urretxu eta Zumarragako alkateek, Jon Luqui Albisuak eta Mikel Serranok,

Ekimena aipatutako udalek sustatu dute Aldundiaren laguntzaz eta berritzailea da Gipuzkoan, kudeaketa eredu partekatua izango duelako eta egokitutako itsas edukiontziak erabiliko direlako.

“Oso interesgarria iruditzen zaigu eta sistema honen egokitasuna probatuko dugu, ondoren lurralde osorako erreferentzia izan dadin. Musika taldeek local bereziak behar dituzte eta itsas edukiontzi hauek oso egokiak iruditzen zaizkigu eta denak elkarrekin egotea ere erantzun bikaina izan daiteke”, esan du Itxasok.

Aldundiak zortzi edukiontzi erosi ditu  18.000 euro erabiliz eta bi udalei entregatuko dizkie. Proiektuak guztira, 91.000 euroko aurrerkontua du.

Urretxu eta Zumarragako Udalek  berrerabilitako itsas edukiontziak egokitu, Sarralde eraikinean jarri eta segurtasun baldintzekin eta zerbitzuarek legezkotasun baldintzekin lotutako guztia egingo dute. Ekipamendu kudeatzeaz ere arduratuko dira. Kudaketa eredua mistoa izango da eta eredu horren arabera, kudeaketan parte hartuko dute bai udalek, bai erabiltzaileek ere, horretarako idatziko den erabilera araudiari jarraituz.

Jon Luqui alkateak ilusionatuta dagoela esan du “musika taldeek lekua duina izango dutelako eta kontzertuak ere eskaintzeko aukera izango dutelako”. “Bi Udalek egingo dugun inbertsioa bikaina da baina merezi izango du sortuko duen dinamika dela eta”.

Itxasok eredu hau goraipatu du gazteen autogestioa baimentzen duelako eta bi udalen arteko elkarlana ere goretsi du errekurtsoak eta ideiak optimizatzen direlako.

Urretxuko igerilekua

Bestalde, Gazteria eta Kirol Departamentuak hitzarmen bat sinatu du Urretxuko Udalarekin eta, hitzarmen horren arabera, Aldundiak 217.700 euroko laguntza emango du udal igerilekua berritzeko. Kanpoko igerileku olinpikoa da, Urretxu eta Zumarragako biztanleentzat uda sasoian irekita egoten dena, baina azken urteetan ur asko galtzen zuen eta oso hondatuta zeuden hainbat elementu; beraz, ezinbestekotzat jotzen da igerileku hori konpontzea, bestela ezingo baitira instalazioak ireki  datorren udan.

Berrikuntzari dagokionez, murriztu egingo da igerilekuaren tamaina eta, baso bakarreko igerilekuaren ordez, bi igerileku egingo dira: bat helduentzat –distantzia eta sakonera murriztuko dira-, eta, ondoan, sakonera gutxiagoko beste bat umeentzat.

Denis Itxasok esan duenez, "berrikuntza hori beharrezkoa da Urretxu eta Zumarragako biztanleek gunean dagoen kanpoko igerileku bakarraz goza dezaten uda sasoian; izan ere, ur asko galtzen duenez, 34.000 litro baino gehiago uda honetan, derrigorrezkoa da obra hori egitea eta, horrela, zaharkituak dauden instalazioak egokituko dira eta Urretxu eta Zumarragako biztanleek erosotasun gehiagorekin erabili ahal izango dute igerilekua”.

“Azken udal batzarrean esan genuen bezala kanpo igerilekuari uko egin eta egungo instalazioak beritzearen aldeko apustua egin behar genuen 2018ko udan zerbitzua eskaini ahal izateko”, esan du alkateak eta Aldundiaren laguntza eskertu du. Obrask urriaren bigarren hamabostaldian hasiko direla gaineratu du.

Ekainaren erdialderako bukatuta egotea espero du Udalak, uda sasoiarekin bat eginez instalazioak jendeari irekitzeko, lan nagusienak amaitutzat eman ondoren. Horrela, 2018ko uda sasoia amaitu ondoren, makina eta instalazioei buruzko lan osagarriak egingo dira.

 

 

  

1761