Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea William Finnegan, 2016ko Pulitzer saria, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Kultura eta Kirola” zikloko lehen gonbidatua

William Finnegan, 2016ko Pulitzer saria, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Kultura eta Kirola” zikloko lehen gonbidatua

Jendeari irekia izango den jardunaldia maiatzaren 26an egingo da, 18:30etik aurrera, Donostiako Aquariumean. 2016ko Pulitzen saria jaso zuen Años salvajes liburua abiapuntutzat hartuta, hitzaldiak kulturaren eta surfaren artean dagoen lotura landuko du.

Jendeari irekia izango den jardunaldia maiatzaren 26an egingo da, 18:30etik aurrera, Donostiako Aquariumean. 2016ko Pulitzen saria jaso zuen Años salvajes liburua abiapuntutzat hartuta, hitzaldiak kulturaren eta surfaren artean dagoen lotura landuko du.

 

2016ko Pulitzer sariduna den Finneganen bisita Gipuzkoako Foru Aldundiak “Kultura eta Kirola” izenburupean antolatutako hitzaldi ziklo baten barruan kokatzen da. Goizane Álvarez Kiroleko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du zikloa, maiatzaren 26an hasi eta datorren ikasturtean zehar luzatuko dena eta bi sektoretako gonbidatu ezagunak bilduko dituena.

 

Años salvajes abentura istorio zirarragarria eta lehen mailako autobiografia literarioa da.  Bizi esperientzia bat izateaz gain, Finneganentzat surfa askoz gehiago da, balioen, printzipioen eta bizi ikasketen eskola bat da. Idazlearentzat surfa mundu bat da, zeinetan nahasten diren kirola, natura eta bizitzaren ikasketa, eta zeinetatik ondorioak ateratzen dituen, besteak beste, surfean ez dagoela maila sozialik.

 

Kritikaren arabera, Años salvajes, zalantzarik gabe, surfari buruz inoiz idatzi den libururik onena da, bertan kirol horren misterioez, bere hierarkiez, bakardadeaz, sinismenez eta arriskuez hitz egiten da.

 

Egile ospetsu horren hitzaldiaz gain, surfa modu berezian bizi duten beste gonbidapen batzuk ere parte hartuko dute, hala nola, Maialen Sáezek, Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakariak. Hilabete batetik hona, emakume baten zuzendaritzapean dago entitatea. Federazioak bere plan estrategikoa aurkeztu berria du, Gipuzkoan surfaren kultura sustatzeko helburuarekin.

 

Parte hartzaileen artean egongo dira, baita ere, Sancho Rodríguez, Surfilmfestibal eta Savage Cinemaren sustatzailea; eta Iñigo Urdinaga, idazlea, surflaria eta Surflaria eta Paradisua liburuaren egilea. Urdinagaren eta Finneganen arteko elkarrizketa bat egongo da topaketan.

 

Goizane Álvarezen esanetan, “kirolak hedadura soziokultural garrantzitsua du, eta norbere burua, beste pertsona eta errealitate batzuk ezagutzeko funtsezko esperientzia bat da; muga eta oztopo guztiak modu osasuntsu eta aberasgarrian gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da”.

 

William Finneganen hitzaldian itzulpen zerbitzua eskainiko da, eta ekitaldiaren amaieran koktel bat emango da.

 

Hitzordua datorren ostiralean da, maiatzaren 26an, 18:30ean, Donostiako Aquariumean. Hitzaldira joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute ondorengo helbidera: Kirolekitaldiak@gipuzkoa.eus

 

  

1750