Udaberri-udako Modaren Astearen VI. edizioa
Udaberri-udako Modaren Astearen VI. edizioa
Berritasunez beteta dator.
Duyos, Sophie et Voilà, Juanjo Oliva, Isabel Zapardiez, BOX San Sebastián, Minimil eta Zergatik izango dira firma handietako batzuk edizio honetan protagonista
San Sebastián Moda Festival berritasunez beteta dator udaberri-uda edizioan, eta berriro ere kokatzen da euskal lurraldean proiekzio handien duen modaren inguruko ekitaldi gisa. Balenciaga Museoa (Getaria), San Telmo Museoa (Donostia), Tabakalera (Donostia), Garbera ZK (Donostia) eta Hotel de Londres y de Inglaterra (Donostia) izango dira desfile eta jarduera nagusien egoitzak.
Jaialdiaren zuzendari Laura Chamorrok adierazi duenez: “Maiatzeko bost edizioen ondoren (udaberria) eta urrikoaren hiru edizioen ondoren (udazkena), orain has gaitezke hitz egiten benetako Modaren Asteaz: maiatzaren 2tik 6ra izango da, eta hilabete bereko 11n eta 12an jarraituko du. Aurreko edizioetako markez gain, nazioarteko izenak izango ditugu oraingo honetan, Duyos eta Sophie et Voilà, besteren artean. Gero eta egoitza gehiago ditugu Gipuzkoako lurralde osoan eta aurreikuspenen arabera 12.000 pertsonak baino gehiagok gozatu ahal izango dituzte antolatutako jarduerak zazpi egunetan zehar. Gainera, ia ehun marka, diseinatzaile eta saltoki programa ofizialera gehitzea espero da. Modaren mundua oso esklusiboa bada ere, gonbidapen bidezko jarduerez gain eskaintzen ditugu azokak, pop-upak, hitzaldiak eta herri desfileak”.
Maiatzak 3. Desfileak Balenciaga Museoan
Edizio honetan Duyos izango da firma gonbidatua Balenciaga Museoan desfilatzera, BOX San Sebastián-ekin batera. Maiatzaren 3an, emakumezko siluetek eta benetako emakumeek bete egingo dute Museoaren espazio dotorea berrogeita hamar sorkuntza enblematiko jasoko dituen desfile batean. Juan Duyos, azken 20 urteetako sorkuntza-zuzendari espainiar gailenetako bat, protagonista izango da gau horretan Donostiako BOX San Sebastián firma enblematikoarekin batera, bere 70. urteurrena dela-eta.
Maiatzaren 3ko egun horretan solasaldiak eta tailerrak ere eskainiko dira, GK Green Fashion-ek bultzatuak, Tabakalerako 4. solairuan. “Gero eta gehiago dira jasangarritasunaren joerara elkartzen ari diren diseinatzaileak. Edizio honetan, ehungintzako bost proiekturen hitzaldiez eta ohiko tailerrez gain, erakusketa gune bat eta ‘slow beauty’ gune bat ere izango dira”, azpimarratu zuen Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Diputatu José Ignacio Asensiok.
Gemma Gómez (Slow Fashion Next-en sortzailea) eta izen handiko markak eta entitateak, besteren artean, Skunkfunk, Ekomodo (EkoRec), Ternua, AEG Ikastetxea eta Emaús, buru izango dira sektore profesionalari eta publiko orokorrari zuzendutako programa batean. Eta horri guztiari hamaika markek osatutako erakusketa bat gehituko zaio, horien artean nabarmentzekoak Bioterra, Amarenak, Erika Gómez, Ane San José, Telarista Urbana, Fanny Alonso, Tytti Thusberg edo Akukuna.
Maiatzak 4 eta 5. Face to Face
‘Face to Face’ eta eztabaidarako unea izango dira Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoko Donostia Moda Clusterrak bultzatutako jardunaldiaren protagonistak. Maiatzaren 4an izango da, San Telmo Museoko hitzaldien aretoan, eta hiru negozio-eredu aurkeztuko dituzte bertan Duyos markako Juan Duyosek, Sophie et Voilà-ko Sofía Arribasek eta Saioa Goitiak, eta Minimil-eko Contxu Uzkudunek.
Arratsaldean, prestakuntzako “Maniquí en abierto”-ren txanda izango da, Altrapo Lab izen handiko enpresaren eskutik: Madrilgo enpresa bat da, moda jasangarria ikertzen eta garatzen, eta kontsumo arduratsuaren alde diharduena. Industria berri hau Donostian garatzea da jarduera horren helburua. “Ia hiru urte daramatzagu Donostia Moda Clusterretik lanean ‘San Sebastián’ marka eta bertako ia 300 kideek nabaritasun nazionala eta nazioartekoa lor dezaten. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak sustatutako marka honek prestakuntza, talentua erakartzea, nazioartekotzea eta merkatu berrietara irekitzea bultzatzen duen marka eragilea dela erakutsi du. Modaren Aste honetara lan-lerro berriak ekartzea lortu dugu, pasareletatik harago’, azpimarratu zuen Donostiako Udaleko lehen alkateorde Ernesto Gascok.
Gauean, ostiraleko jardunaldiak Garbera Zentro Komertzialera eramango gaitu, Smart Fashion izeneko azken desfile/ekitaldira. Bertan ikusi ahal izango ditugu, besteren artean, ondokoen udaberriko proposamenak: Forum Sport, Billabong, Hunkemoller, Zergatik eta Dooers.
Maiatzak 5. Desfileak San Telmo Museoan
Maiatzaren 5ean, argiz, soinuz eta kolorez apainduta agertuko zaigu berriro San Telmo eliza, hainbeste esperotako desfile egunaren agertokia izango baita. Goizean, hamalau bilduma ikusi ahal izango ditugu pasarelan 2018 udaberri-udako joerak eta 2019ko bildumen aurrerapenak erakusten: “multimarka merkataritza” sailean; Lana Clothes, Kett, Tréboli, El Corte Inglés; eta diseinatzaileen sailean; Twin and Chic, Luhei, Batela, Fanny Alonso, Beti Beauty Colección eta Manuela va de fiesta. Goizean zehar San Sebastián Shops-ek bultzatutako Instagramer Lehiaketako irabazleen zerrenda ofiziala ere ezagutuko dugu. Donostiako 32 dendak eta 12 influencerek parte hartu dute edizio honetan.
Arratsaldea hasteko, euskal firmen hiru desfile handi eskainiko dira: Sophie et Voilà, emaztegaientzako eta festako 2019rako bilduma berriarekin; BOX San Sebastián eta Zergatik; eta ondoren ikusi ahal izango ditugu 2019rako ondokoen bildumak: Juanjo Oliva by ECI, Duyos eta Isabel Zapardiez, Barcelona Bridal Week-etik igaro ondoren.
Maiatzak 2 eta 6. Azokak, tailerrak eta pop up
GdM San Sebastián Moda Festival jaialdiko udaberri-udako seigarren edizioan tokiko diseinatzaileentzako gune bat ere inauguratuko da Garbera Zentro Komertzialean, estilismoko tailerrak eta marketin digitalekoak eskainiko dira, eta azokak eta hausnarketarako guneak ere izango dira, eta Pop Up tradizionala Hotel de Londres y de Inglaterran, maiatzaren 2an eta 6an, hamabi parte-hartzaile baino gehiagorekin.
Maiatzak 11 eta 12. Hiriko pasarelak
Hirugarren aldiz, ekitaldia maiatzaren 11n eta 12an luzatuko da. Hala, Antiguako eta Alde Zaharreko auzoetara eramango dira tokiko denden desfileak, helburua baita “hiriko gune desberdinak dinamizatzea eta dendek eskaintzen dituzten produktu berezien balioa nabarmentzea. Joan den urtean izugarrizko arrakasta izan zuen ekimen berri honek. Izan ere, 400-500 pertsona bildu zituen pasareletako bakoitzean, eta aurten leku berrietara eramango ditugu desfileak, besteak beste, Alde Zaharrera maiatzean eta Altzara urrian, betiere hurbileko kontsumoa bultzatzea helburu hartuta” azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak.
1622