Zikloteka Dokumentazio Zentroak lehen urtea bete du bizikletari buruzko nazioarteko erreferente gisa
Zikloteka Dokumentazio Zentroak lehen urtea bete du bizikletari buruzko nazioarteko erreferente gisa
Zikloteka Dokumentazio Zentroak lehen urtea bete du bizikletari buruzko nazioarteko erreferente gisa
Balantze positiboarekin egin du Ziklotekak lehen urtea
Gipuzkoako Bizikletaren Dokumentazio Zentroak, Ziklotekak, urtebete bete du abian jarri zenetik eta balantze positiboarekin egin du.
Mugikortasuneko foru-diputatu Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “zentro hau bakarra da, gure ingurune hurbilenean ez ezik, Europa mailan ere, non ez dugun aurkitu antzeko adibiderik. Horrek nazioarteko erreferente bihurtu gaitu bizikleta bidezko mugikortasunaren munduan interesa duten guztientzat”.
Ziklotekak 2016an ekin zion bere ibilbideari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuaren eta Cristina Enea Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza gisa. Azken horren aretoetan, Ingurumen Baliabideen Zentroaren ondoan, kokatzen da haren dokumentazio-funtsa, sinergia interesgarriak lortzen dituena.
Zentroak material bibliografiko, dokumental, grafiko eta ikus-entzunezko oparoa du bizikletaren munduaren inguruan. Funts horiek modu presentzialean bisita daitezke edo Internet bidez (http://www.cristinaenea.eus/zikloteka/). Ziklotekak jarraipenak ere egiten ditu sare sozialetan bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko informazio guztia biltzeko eta artxibatzeko, eta horrela bere funtsak handitzen ditu interesgarriak iruditzen zaizkion dokumentuekin.
Iaz, Ziklotekaren web-orriak 1.724 bisita erregistratu zituen, eta horietatik % 86 gaztelaniaz izan ziren eta % 14 euskaraz. Bisita guztietatik, % 14 estatu espainiarretik kanpo egin dira, eta horrek baliozko egiten du zentroa nazioartean hartzen ari den garrantzia. Web-orri bidez ehun bat dokumentu deskargatu ziren, eta Donostiako bidegorri-sarea edo Gipuzkoako Bizikleta Bideen Eskuliburua eskatu ziren gehien. Dokumentuen deskarga urrian jarri zen abian.
“2016an, bizikletarekin lotutako guztiari buruzko informazioa biltzeko egiten den lan dokumental zorrotzari esker, guztira 2.682 dokumentu gehitu dira Ziklotekaren datu-basera, hots, batez beste 7,3 erreferentzia egunero. Zentroaren funtsei egindako ekarpen garrantzitsua da, eta balio erantsi gisa, alderdi hauengatik interesa duten pertsona guztien esku jartzen dira: araudiak, ordenantzak, eraikuntza-proiektuak, bizikleta-sareetara egokitzea, osasun-azterketak, bidaiak bizikletaz eta bizikletarekin lotutako sorta zabal bat”, adierazi du Marisol Garmendiak.
Ibilbidearen lehen urte honetatik nabarmendu behar den beste alderdi bat udalekin ehuntzen ari den lankidetza-sarea da. Udalek bizikleta bidezko hiriko mugikortasun-proiektuen edo bidegorri berrien sorreraren berri ematen diete bizikletaren munduarekin espezializatutako erakundeei edo unibertsitateen liburutegiei (UPV/EHUkoari eta Deustukoari, adibidez).
Balantzea positiboa bada, helburuak ere, 2017ari begira, asmo handikoak dira. Ziklotekak bere hedapena areagotu nahi du, bere burua ezagutzera emanik, kultura-etxeetan, ikastetxeetan, etab. zenbait kanpainaren eta haien sostenguaren bidez. Iaz 3.000 triptiko banatu ziren bere eduki eta zerbitzuen berri emateko. Esparru horietan sustapen-kartelak ere jarriko dira eta buletin elektroniko bat editatuko da sei hilean behin. Beste helburu bat da bizikleta bidezko hiri-mugikortasunean jarduten duten erakunde edo entitateekin lankidetza-akordioak lortzea, horrela Ziklotekaren eragin-sarea zabaltzeko.
Zikloteka publikoari zabalik dago Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxean astelehenetik larunbatera (09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara) eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 13:30era.
1427