Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko erakusleiho-lehiaketa berria

Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko erakusleiho-lehiaketa berria

Aurten, Zinemaldiaren 70. urteurrena da, ospatzeko, erakusleiho-lehiaketa antolatu da hiriko kaleak eta dendak girotzeko.

2022/09/05
Erakusleiho lehiaketa

Aurten, Zinemaldiaren 70. urteurrena da, ospatzeko, Donostia Shops-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin, Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoarekin eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin batera erakusleiho-lehiaketa antolatu dute hiriko kaleak eta dendak girotzeko.

Aurkezpenean izan dira Harkaitz Millan Kultura diputatua, Marisol Garmendia Donostiako bigarren alkateordea, José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria eta Iñigo García San Sebastián Shops-eko gerentea.

Zinema, kultura eta filmak gaietan oinarrituta apainduko dira erakusleihoak. Zinemaldia egiten den egunetan egingo da lehiaketa, irailaren 16tik 24ra bitartean. Halaber, hiru kategoria izango ditu, eta protagonistak zinemarekin lotutako filmak, aktoreak eta gaiak izango dira. Erakusleihoek kategoria batean baino gehiagotan eman dezakete izena:

  1. Erakusleiho originala: Epaimahai profesional batek emandako lehen saria, erakusleiho original eta ondo definituenari.

  1. Erakusleiho iraunkorra: Epaimahai profesional batek hiriko ingurumenaren aldeko ideia indartsua edo kontzeptua helaraztea lortzen duen erakusleihoari ematen dion saria, irizpide iraunkorren arabera diseinatuta eta eraikita egoteaz gain.

  1. Teknologia berrien erakusleihoa: Zinearen eta seigarren artearen balioak transmititzeko teknologia berriak hobekien erabiltzen dituen erakusleihoari epaimahai profesional batek ematen dion saria.

Donostiako merkataritza jarduerarekin zerikusia duten merkataritza eta zerbitzu establezimendu guztiek eman dezakete izena dohainik. Izena emateko epea 2022ko irailaren 15ean (osteguna) amaituko da. Erakusleihoak irailaren 16an (ostirala) jarriko dira. Parte hartzen duten establezimenduek erakusleihoaren argazkia bidali beharko dute info@sansebastiansh.com-era, irailaren 16a baino lehen (hori barne), izen komertziala eta kokapena adieraziz.

Epaimahai ofizial batek aukeratuko ditu irabazleak, eta Zinemaldia 2022an emango du saria. Kategoria bakoitzerako hiru sari emanen dira, 1.000 eurokoak, Dssmarketplaza toki merkataritzako plataforman gastatzeko.

Informazio gehiago: 943090938.

Look

Argazkia egin den Look dendan, “Pierna creciente, falda menguante” filma egin zen, 1970ean estreinatutako komedia musikaleko film espainiarra, Javier Agirrek zuzendua eta paper nagusietan protagonista Laura Valenzuela, Fernando Fernán

Gómez eta Emma Cohen; 1916an girotua, Lehen Mundu Gerran murgildutako Europa batekin.

  

2980