Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zortzi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan egoitzetan

Zortzi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan egoitzetan

Lagun bat zendu da eta beste batek gainditu du gaixotasuna.

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek zortzi kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Beasaingo Arangoitin (2), Errenteriako Jesus Bihotza zentroan (2), Donostiako Julian Rezolan (2), Hermano Garate-San Ignacio (1) eta Zorroaga (1). Beste alde batetik, Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan bizi zen pertsona bat hil da azken orduetan, eta Donostiako Hermano Garate-San Ignacio egoitzako adineko lagun batek gaixotasuna gainditu du.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (15), Berra (1), Lamourous (19), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (19), Villa Sacramento (1), Bermingham (9), Julian Rezola (11) eta Zorroaga (31), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (23), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasingo Arangoiti (25), Andoaingo San Juan Bautista (21), eta Irungo Caser Residencial Anaka (5). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 194 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 105 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 120 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 52 pertsona hil dira.

  

1480