Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zumaiako azken sexu erasoak irmoki salatu ditu Aldundiak

Zumaiako azken sexu erasoak irmoki salatu ditu Aldundiak

Joan den asteburuan bi emakumek Zumaian jasandako sexu erasoen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoa adierazi nahi du gertaera horien aurrean eta bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die erasoen biktimei, nahiz haien gertuko lagun eta senitartekoei.

2021/11/05

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Zumaiako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin. Halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dago, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Emakumeen duintasuna, integritate fisikoa eta sexu askatasuna eskubide urraezinak dira eta eskubide horien aurka doazen jarrerak herritar guztien aurkako erasoa dira, ez dute kabidarik gure lurraldean.

Azken hilabete hauetan aisialdirako eta harreman sozialetarako aukerak berreskuratzen ari gara. Foru Aldundiak berretsi egiten du testuinguru honetan bereziki garrantzitsua dela indarkeria matxistaren aurkako mezua indartzea eta zabaltzea. Eraso sexistarik gabeko kale, auzo eta herriak nahi ditugu, emakumeek askatasunez gozatzeko aukera izan dezaten aisialdiaz eta harreman sozialez. Horregatik, Aldundiak dei egin die herritarrei emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean adi eta konprometituta jarraitzeko.

  

1397