Zurrumurruen Aurkako Sarera atxikitu da Aldundia
Zurrumurruen Aurkako Sarera atxikitu da Aldundia
Aurreiritzien eta zurrumurruen aurka lan egiteko konpromisoa hartu du foru erakundeak.
Gaur Donostiako udaletxeko batzar aretoan Zas! Zurrumurruen Aurkako Sarea osatzen duten 30 erakunde eta instituzio publikoak bildu dira. Bertan Maribel Vaquero, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria ere izan da Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz. ZAS! sarea aurkeztearekin batera, bertako kide diren erakundeen ordezkariek atxikitze agiria sinatu dute.
Aurkezpena egin eta dokumentoa sinatu ondoren, sareak bere lehen jarduera egin du batzar areto nagusian berean. Hedabideetako ordezkariek, Euskal Kazetarien Elkarteak eta hainbat erakundek gogoeta egin dute zurrumurruez eta hedabideen eginbeharraz.
ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareak helburu du Euskadin jadanik badiren zurrumurruen aurkako esperientziak batu eta koordinatzea. Eremu bat izan nahi du, non zurrumurruen aurkako estrategietarako praktika egokiak ezagutu eta aztertuko diren eta diskriminazioaren eta xenofobiaren aurkako prebentzio eta borroka lanak egingo diren.
1665