Aldundiak, Surfrider-ek eta Zumaiena ikastetxeak euskal kostaldea babesteko konpromisoa hartu dute
Aldundiak, Surfrider-ek eta Zumaiena ikastetxeak euskal kostaldea babesteko konpromisoa hartu dute
Bi entitateak kolaborazio hitzarmena sinatzeko batu egin dira, euskal kostaldean itsas hondakinen jarraipen proiektuarekin jarraitzeko.
José Ignacio Asensio: “Gure ekosistemak babesteko gazteen konpromisoa eta parte-hartzea ezinbestekoa da. Gure kosta natura-ondare baliotsua da eta bere babesak guztion parte-hartzea eskatzen du”.
Zumaiena ikastetxea eta Surfrider Espainia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko aterpean, 2014. tik batera lan egin dute. Lankidetza hau Zumaiako Inpernupe hondartzan itsas hondakinen jarraipenean datza, Atlantikoko babesa sustatzen duen OSPAR hitzarmen internazionalaren barnean.
Bi entitateak kolaborazio hitzarmena sinatzeko batu egin dira, euskal kostaldean itsas hondakinen jarraipen proiektuarekin jarraitzeko. Ekintzan parte hartu dute: Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko diputatua; Oier Korta, Zumaiako alkatea; eta Oier Bartolomé, sare sozialetan Gipuzkoako kostaldean itsas hondakinen arazoa erakutsi zuena.
Zumaieka ikastetxeko 700 ikasle baino gehiagok ospatu dute ikastetxearen eta Surfrider-en arteko kolaborazio hitzarmena ikasleak kostaldearen babesean jarrai dezaten, zientzia herritarraren esparruaren baitan. Hitzarmena bi entitateen kolaborazioa eta lana jarrai dezan bermatzen du, Gipuzkoako diputazioaren ikuskatuarekin. Honen bitartez, ikasleekiko sentsibilizazio eta formazio lanak eta euskal kostaldearen babes lanak bultzatzen dira, itsas hondakinen jarraipen ekintzen bitartez Zumaiako Inpernupe hondartzan. “Oso pozik gaude kolaborazio hitzarmen honekin, izan ere, administrazio publiko kudeatzailearen babesarekin gazteen ingurumenarekiko babesa eta konpromisua adierazten baitu” adierazi digu Vanessa Sarah Salvo, Surfrider Espainiako koordinadoreak. Ospakizunak Isaak Aramberri, Zumaienako zuzendariaren eskutik gauzatu dira eta parte hartu dute Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko diputatua; Oier Korta, Zumaiako alkatea; Vanessa Sarah Salvo, Surfrider-en partetik; eta Oier Bartolomé surfista.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak nabarmendu du gure ekosistemak babesteko “gazteen konpromisoa eta parte-hartzea ezinbestekoa” dela. “Gure kosta natura-ondare baliotsua da eta bere babesak guztion parte-hartzea eskatzen du”, gaineratu du.
Ikasleak parte hartzen duten poriektua 2014an hasten da, OSPAR protokoloaren baitan Gipuzkoako kostaldean itsas hondakinen jarraipena eginez. OSPAR komisioa ipar atlantikoa babesteko osatu zen eta honen baitan lan egiten dute Surfrider espainia eta Zumaiena ikastetxea ingurumen heziketa eta sentsibilizazio lanetan, ikastetxean egiten diren formazioekin eta Inpernupe hondartzan egiten diren itsas zaborren bilketa eta jarraipenarekin.
1608