Ekitaldia
Pasaia Itsas Festibala
2022/05/26
-2022/05/29
Pasaia Itsas Festibala
Pasaian 2022ko maiatzaren 26tik 29ra II.
Itsas Festibala ospatuko da eta munduko hainbat lekutako itsas
kulturak elkartuko dira bertan, Portugal izanik -Moita hiribildua hain
zuzen- kultura-ozeaniko gonbitatua. Ekimenak Europako hainbat
puntutako itsasontziak eta tripulazioak biltzen ditu. Gainera, hainbat
jarduera kultural eta gastronomiko ere eskainiko dira.
Uretako eremu bat izango du, munduko hainbat txokotatik etorriko diren itsasontzi tradizionalak hartzeko, eta lurreko eremu bat, "village" motako espazioekin, jarduera kultural eta gastronomiko ugari egiteko. Lurrerkoak Pasaiko barruti ezberdinetan ospatuko dira: Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpen.
Le Marité
Jaialdian bisitatu ahal izango den itsasontzietako bat da. Historiaz beteriko egurrezko belaontzia, 1923an Fécampen (Normandia) eraikia. Sortu zenetik, urtero Kanadako kostaldera joaten da bakailaoa harrapatzera, eta ehun urteko nabigazioaren ondoren, Pasaiako badian ontziratuko da.