Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Donostialdea industriala ezagutzen...

2024/06/12 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

Donostialdea industriala ezagutzen. Auzo eta herri langileen sorrerari begirada bat (1940-1970)

Hitzaldiaren helburua, Donostialdeako eskualdean eman zen industrializazioaren eta honen ondorioen berri ematea da. 1940.hamarkadatik aurrera aldaketa nabarmenak ematen hasi ziren arlo sozial eta demografikoan, eta hauek areagotu egingo ziren 50.hamarkadatik aurrera. Pasaiako Portuko industria garapenak bultzaturik batez ere, Donostiako ekialdeko auzoak eta Pasaia zein Errenteria bezalako herriek izugarrizko garapena izan zuten zentzu guztietan. Eremu haietako garapena aztertuko da, gerraosteko garaitik, industrializazio garairaino. Migrazioaren eragin ikusgarria, hiri zein eskualde antolamendurako gabezia nabarmenak eta langile auzoetako egoera zaurgarriak azpimarratuko dira. 

Jon Aldabaldetreku Delgado ikerlari aurre-doktorala da EHU-UPVn. Ikasketaz soziologoa, egun Hiri-historia ikertzen dihardu: biztanleria eta ondarea izeneko ikerketa taldearen parte da EHU-UPV-n, eta doktoretza tesia Historia Garaikideko programaren baitan egiten dabil. Tesia, Donostialdeako industrializazio prozesuaren eta bere ondorioen ingurua aztertzen du, bereziki ekialdeko auzo eta herrietan zentratuta.

Partaideak: Jon Aldabaldetreku Delgado; Iker Echeberria Ayllón

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK