Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Kobaz Koba Trail 2024

2024/02/18 09:00 - 13:00

Kobaz Koba Trail 2024: Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa

Azken izoztaroan euskal mendietan bizi iraun zuten lehen euskaldunak. Elur eta izotzez beteriko mendietan, ehiza eta fruitu bilketa ziren beraien bizimoduaren eta elikaduraren oinarria. Kobek eskainitako estalpeak bizileku moduan erabili zituzten, koba batetik besterako bideetan zehar ematen zuten bere bizitza. Gizaki haiek, Zestoako mendietan barrena, aztarna asko utzi dizkigute, kobak eskaintzen duten babesean. Margo paregabeak, bitxi ederrak, menhirra eta baita eguneroko jardunerako lanabesak ere. Ekain koba, UNESCOk Gizateriaren Mundu mailako ondare izendatu zuen duen garrantziagatik.

Kobaz koba Trail-ak, lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du. Gure arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketa itzela, gure nortasunaren sustraietarainoko ibilbidea. Korrikalariek nahiz lagunek gure historiaz gozateko aukera eskainiko dugu datorren otsailaren 10ean.

Google Calendar-era gehitu

Kirola

Natura

Kirolak

Ingurumena

Zestoa


Informazio gehiago