Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Proiekzioa. Good morning Babilonia

2024/10/30 18:30 - 20:55

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:

Good morning Babilonia
Taviani anaiei omenaldia
Paolo eta Vittorio Taviani | 1987 | 117’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Benetako gertaeretan oinarrituta, filmak bi anaia toskanarren istorioa kontatzen du. Bi anaia horiek elizen zaharberritzaileak dira, eta familia negozioaren porrota ondoren Estatu Batuetara emigratzen dute. Beren trebetasunari esker, eszenografien eraikitzaile gisa lan egingo dute David Wark Griffith zuzendariaren Intolerance filmean. Baina familiarteko zorigaitzek eta Lehen Mundu Gerrak modu ezabaezinean markatuko dituzte haien bizitzak.

Aurkezle eta solasaldikideak: Marina de Franceschi, Sara Agnetti

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK