Ekitaldia
Prentsaurrekoa. 48.Euskal Herriko Dantza Txapelketa
2024/10/16 11:00 - 11:30
Segurako Udalak antolatutako prentsaurrekoa:
48. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren aurkezpena
2024ko urriaren 19an jokatuko da aurten 48. Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak. Txapelketaren antolatzaile den Segurako Udalak ikuskizun paregabe honetara bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu. Beraz, euskal folklorea maite duenak zita du Seguran, urriaren 19an.
Partaideak: Izarra Urdalleta, Antton Mendizabal, Goizane Álvarez, Kresala dantza konpainiako bi ordezkari (Ibai eta Izaro), Andoni Salas
(Hizkuntza: euskara)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK