Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Euskalerriko Adiskideen Elkarterako Sarrera Ikasgaia. Juan Bautista Goñi

2024/10/17 19:00 - 20:30

Euskalerriko Adiskideen Elkarteak antolatutako hitzaldia:

Juan Bautista Goñi Ruesgas-en Sarrera Ikasgaia, EAEko adiskide numerario gisa:
Vascos en Málaga: Diego de Vergara, Felipe de Unzurrunzaga, Luis Unzaga, Francés de Iribarren, Ricardo Orueta; y otros

1487an Málaga musulman nazariei konkistatu zitzaienetik, euskaldun asko bizi izan dira edo modu batean edo bestean eragin diote hiriaren historiari. Adibidez, Lope de Arriarán, Diego de Vergara, Francés de Iribarren, Luis de Urzaga edo Ricardo Orueta, berrikiago, Pablo Echeverria edo Enrique Urquijo. Guzti hauetaz hitz egingo da Juan Goñik Euskalerriko Adiskideen Elkartean egingo duen Sarrera Ikasgaian.

Juan Bautista Goñi Ruesgas (Donostia, 1947), Zuzenbidean eta Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Madrilgo Toki Administrazioko Ikasketa Institutuko (IEAL) hirigintza-teknikaria. Lan-harremanetako graduatua, Oviedoko Unibertsitatean.
Donostiako Zuzenbide Fakultateko Administrazio Zuzenbideko irakasle izan da hogeita hamar urte baino gehiagoz (1979-2012), Hirigintza Zuzenbideko, Toki Arau-bideko eta Ondasun Publikoetako gaietan irakasle gisa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide eta Garraioetako idazkiri teknikoa (1982-1995) eta Hirigintza eta Arkitekturako zuzendari nagusia (1995-1999) izan zen. Donostiako Udaleko Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitza zuzendaria ere izan zen (1999-2004)
Malagan bizi da duela hamar urtetik, eta han egin du UMAko Artearen Historiako Graduko ikasketak.

EGITARAUA:
Ekitaldiaren hasiera (Luis Elicegui Mendizabal, EAEko lehendakaria Gipuzkoan)
Sarrera Ikasgaia (Juan Bautista Goñi Ruesgas)
Harrera hitzak (Sebastian Agirretxe Oráa, EAEko adiskide numerarioa)
Musika emanaldiak ekitaldian zehar: Lucía Gómez Aizpurua (mezzosopranoa), Gerardo Rifón (piano-jotzailea)
Domina eta diploma ematea

Partaideak: Juan Bautista Goñi Ruesgas, Luis Elicegui Mendizabal, Sebastian Agirretxe OráaLucía Gómez AizpuruaGerardo Rifón

(Hizkuntza: euskara eta gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK