Ekitaldia
Tolosa Goxua, azoka berezia
2024/10/26 09:00 - 16:00
Tolosa herri ezaguna da gozogintzan duen tradizioagatik. XIX. mendearen erdialdetik, Gipuzkoako hiriburua izan zenetik, tokiko gozogintza bikaina du, eta garaiko eliteek gozoetarako zuten gustuan du jatorria. Herri honetan daude, hain zuzen, Euskal Herriko gozogintza etxerik onenetako zenbait. Tolosak tokiko gozogileez gain, Euskal Herriko eta beste leku batzuetako beste hainbat hartuko ditu.
Azoka “goxua” honetako benetako protagonistak, bertako gozogile artisauak dira: Gorrotxategi, Eceiza, Gorosti, Ibañez-Gozona eta Saizar eta kanpotik etorriko diren gehiago beste batzuen artean. Azokan Tolosako goxuak dastatzeko aukera izango dugu eta gozotegi eta gozo-dendetako berriak lehen eskutik ezagutu ere.