Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Proiekzioa. Io sono Li

2024/11/20 18:30 - 20:55

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:

Io sono Li
Andrea Segre | 2011 | 94’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Shun Li, Erromaren kanpoaldean dagoen fabrika bateko langile txinatarra, bere egoera legeztatzen saiatu da, zortzi urteko semea Italiara ekarri ahal izateko. Bat-batean, Chioggiara bidaltzen dute, Veneziako aintzirako uharte bateko hiri txiki batera, zerbitzari gisa taberna batean lan egiteko. Han, Bepi arrantzale eslaviar batekin elkartuko da, eta bere lagunari  "Olerkari / Il Poeta" deituko dio. Bien arteko topaketa bakardadearen ihes poetiko bat da, bi kulturen eta krisian dauden bi munduren arteko elkarrizketa isila, nortasunen bidaia bat eta ezezagunaren beldurrari buruzko irakurketa bat. Bakardadeari, kulturartekotasunari, elkar ulertzeko nahiari eta atzerriko herrialde batean bizitza berri bat sortu nahi duten migratzaileen baldintza gogorrei buruz hausnartzen du filmak.

Aurkezle eta solasaldikideak: Silvia Casagrande, Esther Castiñeira

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Solasaldiaren bideoa hemen

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK