Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoa. Etiopia liburuaren aurkezpena

2024/11/15 11:30 - 12:30

Erein Argitaletxeak antolatutako liburu aurkezpena:

Bernardo Atxagaren Etiopia

Poeta bakar batzuek dute ahalmena lengoaia literario propio bat sortu eta harekin hizkuntza bera ere multiplikatzeko.
Atxagaren mitxeleta, ziutatea, apatrida bezalako hitz eta adjektibo kalifikatiboek eta metafora liluratzaileek betirako zartatua, liburu honen irakurketa obsesibotik hasi nintzen ni idazten.
Egun berrirakurrita, bere laburrean, liburu infinitua iruditzen zait.
Aipaturiko poemez gainera, pasarte narratibo diferente eta zoragarriz betea.
Etiopiak ia mende erdi egin duen honetan, orainetik eta oraindik, «berresan ahal ditu zenbait hitz etorkizunaz ere».
Anari

Partaideak: Bernardo Atxaga, Jon Aranguren, Anari, Inazio Mujika

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK