Ekitaldia
Hitzaldia. Euskal Herriko artearen historia feminista bat, nondik hasi?
2025/01/08 19:00 - 21:00
KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (DONOSTIA)
KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:
Euskal Herriko artearen historia feminista bat, nondik hasi?
Hitzaldian 1950-1972 urteen inguruko Euskal Herriko artearen historia ikuspuntu feminista batetik begiratuko dugu, eta beste historia batzuk imajinatzeko beharraz arituko gara. Horretarako, historia tradizional edo naturalizatu horretan protagonista izan diren hainbat kontzeptu aztertuko ditugu genero ikuspuntutik: eskultura, abstrakzioa, politikotasuna, besteak beste. Begirada horri esker XX. mendeko bigarren erdialdean izan ziren emakume artisten arte-praktikak ezagutu eta horiek balioztatzeko bideak irekiko ditugu, baita ere konturatu gure lurraldeko oroimen artistikoa uste baina heterogeneagoa eta abertatsagoa dela.
Ane Lekuona artearen historian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten du Arte Ederren Fakultatean. Bere ikerketa-ildoak kritika feminista eta diskurtsoen azterketa da, bereziki XX. mendeko euskal testuinguruan. Ibilbide horretan, ikerketa egonaldiak egin ditu atzerriko eta nazioko unibertsitateetan, inpaktu handiko aldizkarietan eta liburu-kapituluetan artikuluak idatzi ditu, eta erakusketa proiektuetan parte hartu du komisario gisa. Halaber, Tabakalera, San Telmo Museoan, CSIC-en edo Artium museoetan hitzaldiak ematera gonbidatu dute.
Partaidea: Ane Lekuona
(Hizkuntza: euskara)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK