Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Poetika. Esateko dauden emazteak. A. Mendizabal, A. Gaztañaga

2024/12/20 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Esateko dauden emazteak
Odolekoak
eleberriaren harira

Antxiñe Mendizabalen Odolekoak eleberrian egiten den emakumeen erretratutik abiatuta, bi sortzaileek gogoeta egingo dute sormen lanetan emakumeen iruditeriak duen presentziaz; alegia, iruditeria hori nolakoa den, nondik sortzen den, hartzailearekin nola harramantzen den, indarrean dagoen iruditeria nola eraiki den; baina batez ere, etorkizuneko emakumeen iruditeria eraikitzeko beharraz, gogoaz, zailtasunez eta erronkaz solastuko dira. 

Eleberri honetan emakumeen iruditeria memorian sostengatzen da batez ere, memoria pertsonal nahiz kolektiboan; baina etorkizuneko iruditeria sortzeko irudimenaz eta jolasaz baliatu nahi dute bi sortzaileek amets egiten dituzten emazteak sortzeko, esateko dauden emazteak sortzeko.

Errealitatea sortze-ariketa bat delako.

Antxiñe Mendizabal Aranburu. Idazlea eta editorea. Haur eta gazteei zuzendutako hainbat liburu argitaratu ondoren, Odolekoak eleberria argitaratu zuen; gazteleraz Vínculos izenburupean ikusi du argia. Besteak beste, Emakume burugabea izeneko poema ilustratua argitaratu eta eraman du taula gainera.

Amancay Gaztañaga Sagarzazu. Aktorea, antzerki zuzendaria, abeslaria eta idazlea. Antzerkigintzan ibilbide oparoa egin duen sortzailea eta antzerki-irakaslea. Gaur egun Kamikaz kolektiboaren partaide da. Azken urteotan, idazketari heldu dio: Martin Martina trilogiarekin irakurle gazteen esker ona jasotzen ari da.

Partaideak: Antxiñe Mendizabal Aranburu; Amancay Gaztañaga Sagarzazu.

(Hizkuntza: euskara)
 

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Agenda KMK