Azahara Dominguezek Urola Garaia bisitatu du, eskualdeekin bilera turistikoen errondarekin jarraituz eta Gipuzkoako barnealdea aktibo turistiko gisa balioetsiz
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Urola Garaia eskualdea bisitatu du, tokiko erakargarri turistiko batzuk eta horien behar eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, inguruko alkate zein turismo-ordezkariekin bildu da, eta bere departamentua sustatzen ari den turismo-estrategia haiekin partekatu du. Estrategia horrek helburutzat du jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, industria horrek sortutako aberastasuna lurralde osoan modu bidezkoagoan bana dadin.