Aldundiak afari jasangarri eta solidario bat antolatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankurako funtsak biltzeko
COVID-19aren ondorioz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar duten pertsonen kopurua % 25 handitu da.
COVID-19aren ondorioz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar duten pertsonen kopurua % 25 handitu da.
Araudi berriarekin, sei hilabetez luzatu da borondatezko epea kolektibo guztientzat, eta 60 urtetik gorako zergadunak TicketBAItik kanpo utzi ditu
Foru gobernuak 2022ko aurrekontu proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan; 1.042 milioi eurorekin, inoizko zuzkidurarik handiena izango da.
Lehiaketaren bosgarren edizioko gaia "Gipuzkoa mugimenduan" izan da eta 600 argazki aurkeztu dira guztira
Nekazaritza Lur Funtsa proiektuaren ekimena da eta bi deialdi berri ireki dira Lezo eta Hondarribiko lursailekin
Lurraldearen geroa lankidetzan jorratzea helburu duen egitasmoak 120 lagun baino gehiago elkartu ditu gaur Loiolan (Azpeitia) egiten ari den batzarrean.
Joan den asteburuan bi emakumek Zumaian jasandako sexu erasoen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoa adierazi nahi du gertaera horien aurrean eta bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die erasoen biktimei, nahiz haien gertuko lagun eta senitartekoei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Deustuko Unibertsitatearekin batera mintegi sozial bat antolatu du, udaletako eta Gizarte Politiketako teknikarien parte-hartzearekin.
Erakusketa kulturaren munduak ETAren indarkeriarekin izan zuen harremanari buruzkoa da eta otsailaren 26rarte egongo da ikusgai Koldo Mitxelena Kulturunean.
Jabier Larrañagak, gaur izandako kongresuan, goraipatu egin du “sektoreko eragileek egindako ahalegina sektorearen lehiakortasunari eusteko”.
Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak prentsaurrekoan aurkeztu dute, gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen berria, garraio publikoaren eta hiri mugikortasunaren kudeaketari dagokiona. Hitzarmen historikoa da, 650.000 eurokoa, hiriko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planeko ekintzak eta programak garatzera bideratua, eta Gipuzkoako mugikortasun berriaren oinarriak ezartzen ditu.
Aldundiak bultzatutako ikerketaren arabera, 25 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 14,4k ohiko prestakuntza-jardueretan parte hartu zuen 2021ean.
Orain arte ez da inoiz halako metodologiarik erabili Gipuzkoan, 1939an saskibaloian jokatzen hasi zenetik.
Eider Mendoza foru bozeramaileak eman du erabakiaren berri, Diputatuen Kontseiluak onartu eta gero. Sari-ematea, ohi bezala, abenduaren 1ean egingo da.
Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, kooperatiba taldea lan munduan euskararen sustapenaren “adibide aurreratua” da, “zabaldu beharreko eredua”
Herrilab Beasain: Kataluniako Solsona eta Cardonako tokiko garapen agentziak eta merkatariek euren esperientzia partekatu dute herriko dendariekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hirugarren sektoreko erakundeek gizarte inklusioko esku hartzeen jardunbide egokiak partekatu dituzte, eta horien inguruko gogoeta egin dute
2022ko aurrekontu-proiektuak 1.042 milioi euroko zuzkidura propioa ekarriko dio foru erakundeari, 2021ean baino 59 milioi euro gehiago.
Ospe handiko adituek eta lurraldeko eragileek aztertuko dituzte sektorearen erronkak azaroaren 4an, Hondarribian
Elkar Ekin Lanean estrategiaren baitan, Aldundiak eta herriko udalak sustatu dute egitasmoa; hiru espaziotan banatutako arretaren bitartez, gizarteratzera eta enplegu duin bat lortzera bideratutako ibilbide pertsonalizatua eskainiko du.