Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua indartu du Ogasunak
Foru erakundeak Estrategia Teknologikoko Unitatea eratu du, herritarrei ematen dien zerbitzua hobetu eta iruzurraren kontrako borrokan sakontzeko.
Foru erakundeak Estrategia Teknologikoko Unitatea eratu du, herritarrei ematen dien zerbitzua hobetu eta iruzurraren kontrako borrokan sakontzeko.
Aldundiak milioi bat euro bideratuko ditu, batez ere enpresa txiki eta ertainena, Gipuzkoako enpresen kanpoko presentzia bultzatzeko.
Aste honetatik aurrera, kasu positiboen zaintzarako prest dauden 106 plazetatik 24 bere horretan mantenduko ditu Aldundiak; beste 24, plaza soziosanitario bihurtuko dira eta 58, berriz, aldi baterako egonaldietarako bideratuko dira
Arreta presentziala murriztu egin zen pandemiaren eraginez, baina herritarrek ondoen baloratzen dituzten zerbitzuen artean egoten jarraitzen du
Bi astetan, Astrazeneca eta Pfizer/Biontech-en dosiak jaso dituzte adinekoen eguneko zentroetako, desgaitasuneko eta gaixotasun mentaleko baliabideetako erabiltzaile guztiek, eta haiek artatzen dituzten langileek.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Gidaria (2020-2035) aurkeztu du, ibaien konektibitatea hobetzeko xedez. Gipuzkoako ibaien nabigagarritasuna 420 kilometrotik gorakoa izatea ekarriko du, eta 8.5 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da horretarako.
Hitzarmen hau sinatzean, Ingurumeneko Departamentuak “Azken minutua” programaren alde egiten jarraituko du. Horretarako, 200.000 € emango ditu.
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok gaur goizean aurkeztu ditu Hondarribian Lurraldebusek eskuratu dituen azkeneko 5 autobus hibridoak, Ekialdebuseko lineetan zerbitzua emango dutenak. “Aurrerapauso bat gehiago da hau zero emisioko garraio publiko baterantz, garraio-sistema eraginkor eta jasangarri batera hurbiltzen gaituena, hori baita gure nahia”, adierazi du.