Enplegua eta ekonomia dira berriro ere Gipuzkoako herritarren kezka nagusiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldearen erronka eta beharrei buruzko azken inkesta aurkeztu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldearen erronka eta beharrei buruzko azken inkesta aurkeztu du.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Azahara Domínguez diputatuaren bitartez, eta San Sebastian Gastronomikaren espazioa aprobetxatuz, gastronomiaren eta ostalaritzaren munduko kolektiboei ahotsa eman nahi izan die, beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, ikusezin geratzen baitira. Topaketa bat migratzaileekin eta beste bat emakumeak buru dituzten sektoreetako ordezkariekin, kolektibo horietako bakoitzarekin harremanak estutzeko balio izan dutenak.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako Batzar Nagusietan informazioa eman du, EH Bildu batzarkide taldeak egindako interpelazio bati erantzunez. Eskaera zen herritarren hiriarteko garraio publikoko zerbitzuaren inguruko beharrei erantzuteko Lurraldebusek egin dituen doikuntzei buruzkoa. Diputatuak neurriei buruzko datu zehatzak eman ditu; zehazki, 40 lineatan 19 errefortzu egin dira, zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko.
Ustiategietan izandako kalteak eta hildako abelburuak konpentsatzeko izango dira, eta urtea amaitu baino lehen ordainduko dira
Marta Pastor, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Jaizki Mendizabal, Gipuzkoako halterofilia Federazioko presidentea, Maite Amenabar, Zizurkilgo alkatea, Xabat Oiartzabal, Zizurkilgo kiroletako zinegotzia, Inaxio Illarramendi, Zarauzko kiroletako zinegotzia, eta Planaren alderdi metodologikoa Prospektikerren arduradun Iñaki Elzaurdi
• Goizane Álvarez: "Gipuzkoako emakume arkeologoak izan ziren Espainian arkeologia profesionala garatzen lagundu zutenak, besteak beste".
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, berak hala eskatuta, legegintzaldi honi begira, buru den departamentuaren helburuak eta ildo estrategikoak azaltzeko. Mugikortasuneko, Iván Pedreira, Turismoko, Iñigo García eta Lurralde Antolaketako, Miguel Ángel Crespo, zuzendariek lagunduta, Azahara Domínguez batzarkide-taldeekin komunikazio arina eta iraunkorra izateko borondatea agertu du, zerbitzu publikoaren bokazioari datxezkion balioekin bat etorriz, gardentasunerako borondatea eta taldeen arteko akordioen irismena azpimarratuz.
Departamentuko helburu nagusia da egungo programak sendotzea, behar den neurrian eraldatzea eta zabaltzea, gizarteak planteatzen dizkigun erronka berriei erantzun ahal izateko. Berdintasunezko gizarte bat, iraunkorra, gizakiaren eta lurraldearen ikuspegitik kohesionatua eta aurrekoa eraikitzeko helburuarekin.