Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari den Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak hartuko du Ortzibiako txandakako lehendakaritza, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren ordez. Ortzibiak (aireportua sustatzen duen sozietateak) enkargatutako IKEI aholkularitza-enpresaren azterlanaren arabera, Hondarribiko aireportuak urtean 3 eta 4 milioi euro artean eragiten ditu balio erantsi gordinean, eta lanaldi osoko 15 eta 22 lanpostu artean sortzen ditu. Datuak Ortzibiako Administrazio Kontseiluak egindako bilkuran azaldu dira gaur.