Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdia egin du taxilariek beren ibilgailuak egokitu eta irisgarri egin ditzaten
Laguntzak ibilgailua egokitzeko gastuen % 80 lagunduko du diruz, 12.000 euroko mugarekin onuradun bakoitzeko, eta bateragarria izango da helburu bera duten administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen beste dirulaguntza batzuekin, estatukoak zein nazioartekoak izan.