Arastortzeko baso sutea kontrolpean da, baina datozen orduetan arretaz jarraitu beharko da
Estimazioen arabera, 25 hektareatik gora erre ditu suak bi egunotan Aralarren.
Estimazioen arabera, 25 hektareatik gora erre ditu suak bi egunotan Aralarren.
Diputatu nagusiak eta Soraluzeko alkateak bilera egin dute herriaren etorkizunari lotutako egitasmo nagusiak partekatzea helburu; Etorkizuna Eraikiz kapsularen bitartez jasotako ekarpenak ere aztertu dituzte.
Etorkizuna Eraikiz kapsula Lasarte-Orian izango da egun osoan.
2023tik aurrera Abadiñoko AP-8ko lotuneak (Gerediaga) gaur egun Ermuakoak daukan trataera berdina izango du eta, ondorioz, elgetarrentzat ala Kanpazarretik ibiltzen direnentzat abantaila suposatuko du.
Sarrera berriak Poligonoko eta Martuteneko biribilgunean trafiko murrizketa eragingo du, eta AP-8 autobidearekin eta Urumeako autobiarekin lotuko du industriagunea.
Mendietako foru zuzendaritzak aisialdirako sua egitea debekatu du, bihar emango diren baldintza meteorologikoen ondorioz; tenperatura oso altuak, Hego haize indartsua eta haize bolada gogorrak daude aurreikusita.
Lerradurak ukitutako inguruetan, mailak kendu eta bide zorua konpondu da. Konponketa horiek bizpahiru urtean behin egin beharko direla ondorioztatu du Aldundiak.
Nerea Arrien da Xabier Lete saria irabazi duen lehen emakumea.
Ingurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
Markel Olano diputatu nagusiak “babes irmoa” helarazi dio sektoreari BECeko Bienalera egindako bisitan.