Marisa Arriolak Urrezko Domina jaso du, ekintzailetza bultzatzeko egin duen ekarpen "erabakigarriagatik" eta konpromiso sozial "eredugarriagatik"
Lurraldeko sari garrantzitsuena emateko ekitaldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak "urrats ausartak" egiten jarraitzearen alde egin du, enpresa proiektu berriak "sortu eta erakarri" ahal izateko, eta, horrela, "etorkizuneko sektoreak garatzeko eta Gipuzkoako industriaren dinamismoa indartzeko".