Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Geoparkeko bira" baliabide turistiko berria aurkeztu dute
54 kilometroko ibilbide zirkular bat da, hiru etapatan banatua, eta Unescoren Munduko Geoparkea ezagutzeko aukera ematen du, itsaslabarrak, ibar-mendiak eta interes handiko herriak ezkutatzen dituzten bidezidorretan barrena. Etapa guztiak irisgarriak dira, garraio publikoarekin eta hedapen logistiko eta ostatu egokiekin.