Vuelta ziklistak laugarren etapa biziko du Gipuzkoan, abuztuaren 18an, Irundik Arrateko mendatera bitartean 170 km urratuz.
2020 urteko Espainiako Vuelta ziklistak etapa bat izango du osorik Gipuzkoan: mugaldeko hirian izango du abiaburua eta 169,5 kilometroko ibilbidea egingo du, Errenteria, Donostia, Usurbil, Orio, Zumaia, Azkoitia, Zumarraga, Oñati, Soraluze eta Eibarretik barrena, besteak beste. Mendate batean amaituko den lehenengo etapa izango da edizio horretan, 2. mailakoa den Arrateko gainean amaituko baita.