Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bultzada bat emango die Luzuriaga eraikina berritzeko lanei
Rafaela Romerok zuzentzen duen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak proposatuta, Foru Gobernuak adostu du Pasaiako Udalari saltzea Aldundiak Luzuriaga eraikinaren jabetzan duen partaidetza. Eraikina Ricardo Olaran arkitektoarena da eta Gipuzkoako industria ondarearen parte da. Pasaiako Udalak berrituko du, eta egokituko du kulturako eta aisialdiko espazio publikoetarako, baita Pasaian herritarren parte-hartzearen inguruko foroak egiteko ere.