Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak berretsi egin dute milioi bat zergaduni baino gehiagori mesede egingo dien berrikuspen fiskalarekiko konpromisoa
• Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako diputatuek gaur aurkeztu dituzte berrikuspen fiskalaren testuan jasotako hobekuntza-proposamenak, besteak beste, etxebizitza eta kontziliazioari lotutakoak eta errenta aitorpena egiteko gutxienekoa 20.000 eurora igotzea proposatzen dutenak. • Hiru foru diputatuek elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako deia egin diete EH Bilduri, Alderdi Popularrari eta Elkarrekin Podemosi, herritarren ongizatearen eta gure enpresa sarearen etorkizunaren aldeko akordioa adosteko.