Eguerdian, Goizane Álvarez UNRWAko ordezkariekin bildu da, Gazako zerrendaren egoera bertatik bertara ezagutzeko, eta jakinarazi diegu Gipuzkoak erantzun egingo diola Nazio Batuen errefuxiatu palestinarrentzako Agentziak egindako deialdiari, 100.000 euro bideratuko baititu Gazatarren elikadura-laguntza eta premiazko gaiak bermatzeko.
Lankidetza Sailetik 2015etik darama Palestinan proiektuak bultzatzen, eta egungo egoeraren aurrean ezin da bizkarra eman biztanleria zibilari, Gazan egunero bizitzen ari den giza dramari. Beste behin ere, Gipuzkoa lurralde solidarioa dela adierazten du.