Ingurumeneko Departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin
Hitzarmen hau sinatzean, Ingurumeneko Departamentuak “Azken minutua” programaren alde egiten jarraituko du. Horretarako, 200.000 € emango ditu.
Hitzarmen hau sinatzean, Ingurumeneko Departamentuak “Azken minutua” programaren alde egiten jarraituko du. Horretarako, 200.000 € emango ditu.
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok gaur goizean aurkeztu ditu Hondarribian Lurraldebusek eskuratu dituen azkeneko 5 autobus hibridoak, Ekialdebuseko lineetan zerbitzua emango dutenak. “Aurrerapauso bat gehiago da hau zero emisioko garraio publiko baterantz, garraio-sistema eraginkor eta jasangarri batera hurbiltzen gaituena, hori baita gure nahia”, adierazi du.
Zerga pizgarri berriak ezarriko dituzte, pandemiak bereziki kolpatu dituen kolektiboei alokairutan jaitsierak sustatzeko.
José Ignacio Asensiok goi-mailako hezkuntzaren balioa azpimarratu du eraldaketa energetikoaren erronkari aurre egiteko.
Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoan autokontsumoa hedatu eta energia berriztagarriak sustatu nahi ditu.
NBEak lortzeko pandemiaren lehen une "gogorren" ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 milioi babes-elementu baino gehiago erosi ditu 2020ko martxotik, 5,6 milioi euroko inbertsioarekin.
Gipuzkoan sektorea sendotzeko egindako jardueren balantze “oso positiboa” egin du Fundazioak.
Lehenengo deialdia jarri da abian, ikastetxeek 2021/22 ikasturtean egingo dituzten katalogoko jarduerak eska ditzaten. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 15etik 22ra bitartekoa izango da; horretarako, Interneten prestatu den formularioa bete besterik ez da egin behar.
Aurreikuspenen arabera, 147 lagunek jasoko dute txertoa datozen egunetan
Foru erakundeak 2,5 milioi euro inbertituko ditu esku-hartzean, eta nabarmen hobetuko da tarte horretako segurtasuna
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gidatu du Martxoaren 8ko ekitaldi instituzionala, non Elbira Zipitriaren omenezko oroigarri bat inauguratu eta emakume aitzindariei buruzko erakusketa bat aurkeztu duten.
Harkaitz Millan, Kultura diputatua “Gipuzkoako artistei proiektu txikiak bultzatzeko unea da”.
Autobidea bi noranzkoetan itxiko dute, larunbateko 21:00etatik igandeko 21:00etara.
Harkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatua “Programa honen bidez, emantzipazio, garapen eta hazkuntza pertsonaleko eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatuko dira, gazteak diren aldetik”.
Ingurumen Departamentuak lehen aldiz aztertu du Gipuzkoako 16 urtetik gorako herritarrek zer-nolako lotura duten naturarekin.
'Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan' ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Foru Aldundiko bozeramaileak iragarri duenez, Aldundiak "irmotasunez" jokatuko du "natura ondarea berroneratzen laguntzeko".
Diputatuen Kontseiluak laster onartuko du Fellows Gipuzkoa deialdia, lurraldeko I+G+b ekosistemara zuzendua.
Ingurumen Sailak hitzarmen bat sinatu du Ekiola Energia Sustapena sozietatearekin. Ekiola, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritzak sortu duten sozietatea da “ekiolas” izeneko eguzki-parkeak instalatzeko.
Maite Peña, Gizarte Politika diputatuak azaldu duenez, egoiliarrek astean gutxienez lau irteera eta bi bisita egiteko aukera dute gaurtik aurrera.