Azahara Domínguez SEGITTUR-eko presidentearekin elkartu da, Gipuzkoak helmuga turistiko adimentsu gisa duen posizioa indartzeko
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta Iñigo García Turismoko zuzendariak bilera bat izan dute gaur Enrique Martínez Marín SEGITTUReko presidentearekin, Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak Madrilen duen egoitzan. Topaketa horretan bi gairen inguruan aritu dira, batetik, Gipuzkoa duela gutxi berritu izana Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko (DTI Sarea) kide titular gisa eta, bestetik, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak sarean sartutako helmugetan plataforma teknologikoak eta soluzio digitalak hedatzeko aurten abiaraziko duen laguntza programan parte hartzea.