Birziklatu programako 12 bizikleta Donostia arraun Lagun Elkarteko arraunlarientzat
Birziklatu proiektuak beste urrats bat eman du. Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatua Donostian izan da gaur goizean, Donostia Arraun Lagunak Elkarteko arraunlariei bizikleta sorta bat ematen. Ekitaldia Lugañenen izan da, Donostiako Arraun Lagunak Eklartearen egoitzan, eta bertan izan dira Jose Ignacio Asensio, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Diputatua; Oihan Lopez, Gurpil Artea Elkarteko ordezkaria; Patxi Olabe, Donostia Arraun Lagunak elkarteko lehendakariordea.