Azahara Dominguezek Debabarrena bisitatu du, eskualdeetako turismo-bileren errondarekin jarraituz eta eskualdeak aktibo turistiko gisa duen izaera industriala balioetsi du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Debabarrena eskualdea bisitatu du, tokiko erakargarri turistiko batzuk eta horien behar eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, inguruko alkate zein turismo-ordezkariekin bildu da, eta bere departamentua sustatzen ari den turismo-estrategia haiekin partekatu du. Estrategia horrek helburutzat du jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, industria horrek sortutako aberastasuna lurralde osoan modu bidezkoagoan bana dadin.