Gipuzkoak hegaldi zuzena izango du gaurtik uztailaren 30era arte Edinburgorekin
Hondarribiko aireportuaren konexio berri hori British Airways City Flyer-en filialak egiten du, eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azaldu duenez, harrera ezin hobea izan du Gipuzkoan eta, bereziki, Eskozian, hamar txarteletik zortzi eskuratzen baitira bertan.