Diputatua hainbat topaketa egiten ari da lurraldeko dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteekin, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekin ahal izateko. Hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko. Gainera, orain arte egiten ari den bezala, hainbat erakunderekin lankidetzan arituko da sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko. Azkenik, beste gai batzuk ere helaraziko dizkie udalei, hala nola geralekuen kokapena, horietan oztopoak kentzea eta argiztapena hobetzea, besteak beste