Ate irekien jardunaldi berri batekin irekiko du kurtso berria Foru Aldundiak
Hilabeteko azken larunbatetako bisita gidatuak ere berreskuratu ditu foru erakundeak, pandemia zela eta orain arte etenda zeudenak
Hilabeteko azken larunbatetako bisita gidatuak ere berreskuratu ditu foru erakundeak, pandemia zela eta orain arte etenda zeudenak
Naturklima Fundazioak aurkeztutako txostenak adierazten duenez, Gipuzkoako udak bi egun luzatu dira hamarkadaz hamarkada 1971az geroztik. Tenperaturak gora egiteko joeraren ondorioz, mende honen amaierako aurreikuspenak joan den mendeko azken laurdenean erregistratutakoak baino 4 ºC handiagoak dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, azken orduetan Donostian eta Irunen izandako eraso matxisten aurkako gaitzespen irmoa adierazi nahi du.
Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.
Foru erakundeak aurreko urtean baino 188,5 milioi euro gehiago bildu ditu.
Aldundiak partaidetza ekimen honen berri eman du New Yorkeko egoitzan, Gazteen Nazioarteko Egunaren harira antolatu den mintegi batean.
Gero eta ohikoagoa da Gipuzkoako ikastetxeetan proiektuak sortzea, jasangarritasuna bultzatzeko eta neska-mutilak ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko, besteak beste, hondakinak bereiztea, elikagaiak alferrik ez galtzea, jasangarritasun energetikoa sustatzea eta ekoizpen zirkularreko eredu dimentsionatuak abian jartzea oinarri dituzten ekimenen bidez. Ingurumen Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie Gipuzkoako ikastetxeek prestatutako 21 ekimeni beren proiektu jasangarriak burutu ditzaten, eta diru kopuru esanguratsua bideratuko du proiektu horiek garatzera.
Festetako zapia Aste Nagusiaren ikurretako bat da, eta, aurten, berriz izango dugu protagonista. San Sebastián Shopsek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren bitartez eta Lurraldebusekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuarekin lankidetzan, 33.000 zapi banatuko ditu. Hain zuzen ere, tokiko saltokiek eta Lurraldebus zerbitzuak banatuko dizkiete zapiak Donostira datozenei, eta bertakoak zein kanpotarrak festez gozatzera animatuko dituzte.